Azken testigantzak: Andresi Zabala Abasolo eta Matilde Isasi-Isasmendi Gallastegi

Bizkaie! 2023-03-07 09:28   Kulturea

Emakume ahotsak Eibartarren Ahotan: Herriko emakumeen memoriaren gordeleku.

Andresi Zabala eta Matilde Isasi-Isasmendi | Ikusi handiago | Argazki originala

Andresa Andresi Zabala 1929an jaio zan, Eskoriatzako Bolibar auzoan. Batxilergoa Gasteizen ikasi eta gero Bilbon erizain eta emagin-ikasketak egin zituan. Eibarren, lehenengo emagin lanetan ibili zan eta gero erizain. Don Basilio pediatreari be lagundu eutson. Etxeetan bisitak egiten eta motorrean ibilten zan gaixoak bisitetan; anbulatorioan be jentea atendiduten eban. ALFA-ko lantegiak langileen seme-alabentzat zabaldu eban konsultategiko erizaina be izan zan urte askoan.

Matilde Isasi-Isasmendi 1933an jaio zan Iurretan; 1970ean etorri zan Eibarrera eta bertako anbulatorioan ibili zan erizain lanetan, 1995 urtean erretiroa hartu eban arte. Erizain eta emagin izanik Eibarko hainbat ume munduratzen lagundu eban. Anbulatorioko lana, 80-90 hamarkadetako drogen arazoa, Pagaegi kaleko amaetxea, Eibarko planninga eta gure herriarentzako interes handiko beste hainbat gai ditu berbagai.

Andresi eta Matilde bezela, asko dira gure herria ehundu daben emakumeak; hemen daukaguz Margarita Murgizu, Nieves Acha, Petra Aguirregomezcorta, Rosario Alcerreca, Marina Basterra, Plácida Carmona, Maria Ángeles Cortabarria, Euxebi Gisasola, Ofelia de los Toyos, Mari Tere Gantxegi, María García, Asun Anguera, Juana Arrieta, Amaya Arriola, Jesusa Astigarraga, Aurora Bascaran, Garbiñe Gisasola, Maria Paz Guisasola, Tomasa Idarraga, Jaione Iraeta, Maria Jose Irusta, Asunción Larraza, Leonor Larrañaga, Rosa Larrea, Luciana Larreategui, Kontxa Laspiur, Faustina Lopez, Ángela Lorenzo, Juana Josefa Loyola, Concepción Martínez, Nieves Marzana, Luisa Aguirre, Maria Luisa Maitre-Jean, Aurea Mendizabal, Felisa Pascual, Josefina Prieto, Antonia Salaverria, Mari Carmen Sarasua, Adela Telleria, Mercedes Telleria, Dolores Tolosa, Adelina Unanue, Juana Unzueta, Begoña Zaldibar, Juana Zugasti, Arrate Berasaluce eta beste hainbat emakume.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu