Egoitz Etxebeste Aduriz eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyar-eko zuzendari barri

Bizkaie! 2023-03-07 08:49   Kulturea

Aitziber Agirre Ruiz de Arkauteren zereginak beteko ditue.

Egoitz Etxebeste Aduriz eta Ana Galarraga Aiestaran (Elhuyar). | Ikusi handiago | Argazki originala

Azken zenbaki honetan, zientzia eta teknologiako albisteez gan, zuzendari-aldaketearen barri emoten da, izan be, zortzi urtez zuzendari izan ondoren, Aitziber Agirre Ruiz de Arkautek lekukoa pasau deutse Egoitz Etxebeste Adurizi eta Ana Galarraga Aiestarani.

Aitziber Agirre Ruiz de Arkautek beste ardura batzuk hartu ditu Elhuyarren eta eskifaiari edo tripulazinoari egokitu jako lemeari eustea. Beste ezer baino lehen, gure esker ona adierazo nahi deutsagu, izan be, ur gatx eta gorabeheratsuetan nabegetea egokitu jakon arren, lortu dauelako ontzia bide onetik eroatea.
Aurrerantzean, beraz, konpartidutako zuzendaritzea izango dau Elhuyar aldizkariak.

Egoitz Etxebeste Aduriz: Biologian lizentziaduna da eta 16 urte daroaz aldizkarian erredaktore-lanetan.

Ana Galarraga Aiestaran: Albaitaritzan eta elikagaien zientzian eta teknologian lizentziaduna da eta 21 urte daroaz aldizkarian erredaktore-lanetan.

Elhuyar aldizkariaren martiko zenbakian, besteak beste, ondoko gaiak irakurri zeinkiez:

- Psikofarmakoak gazteetan, gizartearen ondoezaren ispilu.

- Lourdes Herrasti Erlogorri: Oroimena emakumezkoena da.

- Fusiora bidean, pausoz pauso.

- NextGeneration EU funtsen analisia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu