Eduardo Chillidaren 'Lugar de encuentros IV' (1973) eskulturea Bilboko Arte Eder Museotik Chillida Lekura eroan dabe

Bizkaie! 2023-03-06 07:40   Kulturea

Kokaleku barriaren aurkezpena martiaren 30ean izango da.



Lan ikoniko hau martiaren 30etik aurrera ikusi ahal izango da Chillida Leku-n, #GravedadZero erakusketearen testuinguruan eta 2024an Foster eta Uriarte arkitektoek diseinautako Bilboko Museoaren handitze lanak amaitu arte. Ekintzen lehenengoa da Bilboko Arte Eder Museoagaz batera, mendeurrenaren lankidetza esparruan.

Obrea Lugar de encuentros hormigoizko eskulturen sailaren parte da: 13,5 tonako pisua dau, lurretik zentimetro batzuetara altzauta dago, lebitazinoaren kontzeptua zein grabedadearen legearen arteko burrukea nabarmentzen dira. Instalazinoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren babesa u dau (@gipuzkoa) eta Tecnalia (@tecnaliaoficial) eta Loire Gestamp (@gestampgroup) erakundeen laguntzea.

Kokaleku barriaren aurkezpena martiaren 30ean izango da Chillida100 ospakizunaren berbaurrea, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu