2023/03/08 19:00

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegian. | Berbaldiak

'Atzerriko kazetariak Euskadin Gerra Zibilean: Ondare ikusezina'

19:00

- Parte-Hartzailea: Bernardo Díaz Nosty, Komunikazino eta Informazino Zientzietan eta Zientzia Politikoetan lizentziatua eta Zientzia Politikoetan doktorea Madrilgo Unibersidade Konplutentsean.

Madrilgo Informazio Zientzien Fakultadean irakasle lanetan hasi zan (1975). Malagako Unibersidadeko Kazetaritzako katedraduna (1995), Komunikazino Fakultadeko dekano sortzailea (1992) eta, orain, Kazetaritza Departamentuko zuzendaria da (2002).

AIC (1982) Komunikazino Ikerketako Alkartearen sortzaile eta lehen burua izan zan. Hainbat batzorde zientifiko, argitaletxe edo argitalpen akademiko eta interes akademikokoak idazteko batzorde batekoa da. Europako eta Ameriketako unibersidadeetan empn ditu ikastaroak.

Komunikazinoaren Urteko Txostenaren (1989-2002) eta Kazetaritza Lanbidearen Urteko Txostenaren (2004) zuzendaria. Infoeuropa (Fundesco/APE) proiektuaren zuzendaria, Europako nortasuna eregiteko bitartekoei buruzko ikerketea (urteko bost txosten). Infoamerica-ICRren sortzaile eta editorea. Fundación Telefónica Medios de Medios/Tendencias fundazinoaren txostenen zuzendaria da (2006-2007).

RTVA-ko Administrazino Kontseiluko kidea eta Asturiasko Printzerriko Komunikazinorako Erakunde Publikoko Administrazino Kontseiluko burua izan da.

- Moderatzailea: María Jesús Cava, historialaria eta katedradun emeritua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu