'Bilbao Skyline, 41. Injineruak-Deustu estropadarako kartela Manu de Albak egin dau
2023-03-03 09:34 Pil-pileanEstropadearen idiosinkrasia eta irudia defendidu ditu kartelaren egileak.
Azken hogei urte honeetan, Bilbo, Itsasadarra eta bere ertzak, onerako, oso eraldaketa nabarmena bizi izan dabe. Mugarriz landatutako marjinak, garapen horren ondorioz skyline barri bat sortzen joan diran mugarriak eta gaur egun mundu osoan atzemoten diranak. Uri handi guztiek dabe eta Bilbok be bai. Horixe esan deusku Manu de Albak 2023ko Estropadearen 41. edizino honetako kartelean marraztutako skylinearen idea nondik sortu zan galdetu deutsagunean.
Bilboren profil oso berezi hau Manuren idea da: Irudi bakar batean laburbatzeko gure ikuspegia azken urteotan bizi izan dogun aldaketea da, izan be, hor dagoz udaletxea, Oteizaren La Esfera vacía, Albia eraikina, gure babesle nagusiaren egoitzea Ur Partzuergoaren egoitzea, Isozaki Torreak, Zubizuri Pasabidea, La Salve zubia, Guggenheim Museoa, Padre Arrupe Pasabidea, Iberdrola Torrea dira. Eta ezin ahaztu Deustuko zubia, Tigre de Lucarini Inbisa eraikinean, Euskalduna, Itsasmuseum eta Grúa Karola eta azkenik San Mames. Danak ez dagoz baina nahiko konprimiduta dagoz, zehaztu dau gure argazkilariak.
Manu 2005etik Estropadearen argazkilari ofiziala da baina esan dau ez dala ordutik egindako Estropada eta egiten diran ganerako jardueren argazkilari/notario izan. Artistearen filosofian bete-betean sartuz, Estropadearen idiosinkrasia eta irudia defendiduten ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!