Irriziklo 2023, martiaren 3tik 29ra
2023-03-03 07:55 KultureaMartiaren 3an, Antton Telleriak Nekatutak eskainiko dau.
Umorezko lau saioak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira:
- Martiak 3
Nekatutak, Antton Telleria,
- Martiak 9
Inprofestakzinoa, Xabier Flamarike, Garazi San Martin, Xabier Artieda eta M’Art.
- Martiak 22
Irabazi, Jon Plazaola.
- Martiak 29
Magma Mia!, Beatriz Egizabal.
Antton Telleriak Nekatutak eskainiko dau, martiaren 3an, Nafarroako Antzerki Eskolan (Agustín, 5), 19:00retan.
Bada jentea, etenbarik bromak egiten ibiltearen prasuz, sinisgarritasuna galtzen dauena. Kasu horren adibide da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865). Kontua da Anttonen helburua ez dala sinisgarri izatea. Horretarako dagoz kazetariak (karkarkar). Anttonek nahi dauena da inguruko jenteak barre egitea. Modu horretan konfidantzea sentiduten baitau. Eta konfidantzea oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez eze, diruak be emoten deutso konfidantzea. Horregatik hasi da monologoak egiten, konfidantza apur bat eta diru moltsoa irabazteko, izan be, pobre biziteko… Horretarako dagoz kazetariak.
Nekatutak bakarrizketan Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploretan saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazoteko helburu bakar eta sagrauari eutsiz, delikatuak izan daitekezan zenbait kolektibo aitatuko ditu, psikologoak, ETA, Ertzaintzea… eta, zelan ez, polemikoenak: irakasleak.
Sarrerak salgai Antzerki Eskolako lehiatilan eta www.laescueladeteatro.com webgunean. (Sarrera: 5 € / Abonamendua: 16€).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!