Teresa Maldonado eta Luisa Etxenike aurrez aurre Bilbon
2023-03-02 11:08 KultureaEtikeari buruzko topaketea martiaren 7an izango da Bidebarrietako Liburutegian.
Eztabaidak Liteeratureagaz XXI. Mendean zikloaren barruan, Hablemos claro: una ética para la convivencia izenburuko berbaldia emongo dabe Teresa Maldonado eta Luisa Etxenike idazleak, César Coca kazetaria moderatzaile dabela. Hitzordua 19:00retan hasiko da.
Barriketaldian askatasunaren mugak, pentsamendu kritikoa eta osasun-hesiak izango ditue berbagai.
Teresa Maldonado Matarraska
Emakume gazteen talde feministearen sortzaileetako bat izan zan Bilbon. Ondoren, Bizkaiko Emakumeen Asanbladan parte hartu eben hamarkada bitan. Gaur egun feministAlde eta Hezkuntza Laikoa taldeetako kidea da. Lanbide-arloan, Madrilgo Udalean bardintasuna eta diskriminazinorik eza sustatzeko zuzendari nagusia izan ondoren, filosofiako irakasle izateari ekin eutson bigarren hezkuntzan. La nueva vida de Angelinajolí eleberriaren egilea da.
Luisa Etxenike
Donostian jaioa, gaztetatik literatureak erakarri eta hogei urte besterik ez zituanean hasi zan idazten. Argitaratu eban lehen eleberria Silverio Girón izan zan, Guatemalan egindako egonaldian idatzia. La historia de amor de Margarita Maura kontakizun bildumea argitaratu dau, baita Querida Teresa, Efectos secundarios eta El mal más grave eleberriak be. El País egunkariko zutabegilea, New Yorkeko Columbia Unibersidadeko irakaslea eta Radio Euskadi eta Cadena SER irratietako kolaboratzailea izan da.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da. Helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia landu eta sustatzea dago. Hitzordu honetan sartzea doban da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!