Urretabizkaia, Ibarzabal, Lertxundi, Epaltza eta Txoperenaren lanak pasau dira bigarren bueltara

Bizkaie! 2023-03-02 10:26   Kulturea

Martiaren 26a baino lehen bialdu beharko dabe akademiakideek horreetako baten aldeko botoa.

2022. urteko 111 Akademiaren Saria erabagi ahal izateko 111 Akademiak amaitu dau bere lehenengo botazino txandea, urtarrilaren erdian martxan jarri eta zezeilaren 26ra arte zabalik izan dana. Lehenengo botazino txanda horretan boto gehien jaso daben bost obrak ondokoak izan dira:

• Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea.

• Nerea Ibarzabalen Bar Gloria.

• Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa.

• Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia.

• Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori.

Lehenengo botazino txandan Arantxa Urretabizkaiaren Azken Etxea, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria eta Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa izan dira boto gehien jaso dituenak baina horreetako bakar batek be ez dau lehenengo txandan saridun izentetako behar dan botoen % 30 lortu. Beraz, 111 Akademiaren arautegian zehaztutakoari eutsiz, boto gehien jaso daben bost obrak bigarren botazino txandara pasau dira.

Gauzak holan dirala, 2022. urtean euskal literatureak itxitako uzta zabaletik bost horreek izan dira urteko libururik gogokoena hautatzeko bidean lehenengo botazino txandea gainditu eta bigarrenera igaro diranak. Martiaren 26a baino lehen bialdu beharko dabe akademiakideek horreetako baten aldeko botoa. Bigarren buelta horretan lib ururen batek jasotako botoen % 40 bereganatuko baleu, 111 Akademiak horixe izentauko leuke 2022ko saridun. Kopuru horretara heltzen dan lanik ez balego, barriz, boto gehien jasotako bi finalera igaroko litzatekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu