'Eman minutu 1 HITZen alde' lehiaketearen sariak emoteko ekitaldia Muxikebarrin

Bizkaie! 2023-03-02 08:05   Kulturea

Aurten 79 pieza jaso dira.

Eman Minutu 1 HITZen alde Ikus-Entzunezko lanen Nazinoarteko XIII. Lehiaketearen sari banaketa ekitaldia izango da Muxikebarrin, datorren martiaren 10ean, 20:00etatik aurrera. Lehiaketea UN Etxeak atontzen dau, Getxoko Udalaren babesari esker.

Aurten 79 pieza jaso dira leku askotatik, besteak beste, Euskadi, Galizia, Catalunya, Portugal, Ukraina eta Ingalaterratik.

Sariak hurrengo kategorietan banatuko dira:

Ekin eta Egin, 18 urtetik beherakoentzat; UN Etxea, UNESCOren helburuetara gehien egokitzen dan mezurako eta Euskerazko minuturik onena, euskerazko piezarik onena saritzeko.

Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu dau aurkeztutako ikus-entzunezko piezen parte-hartze handia eta kalidadea. Edizino honetan, hitz edo berben bidez, kulturetan ama-hizkuntzeari eta horrek herriei dakartsen identidadeari buruzko hausnarketea egin nahi da.

Ekitaldira doban sartu daiteke baina persona interesatuek ondoko galdetegia bete beharko dabe aurretik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu