BilbaoPoesia 2023, martiaren 14tik 23ra

Bizkaie! 2023-02-27 11:19   Kulturea

El Jose taldearen kontzertua martiaren 18an izango da, 19:30ean.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak atondutako Bakardadea goiburuko BilbaoPoesia literatur jaialdiak, hizkuntza forma eta estilo anitzetatik ikusita, poesia eta uria lotzen dituan egitaraua eskainiko dau aurten. Martiaren 14tik 23ra, hainbat egilek euren ikuspuntua aurkeztuko dabe eta gai horretara hurreratuko dira sorkuntzearen zenbait alorretatik, poesiatik, musikatik edo antzezpenetik.

El Jose taldeak Bidebarrieta Kulturgunean emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz 5 euroan hemen.

Granadako Albaicín auzo enblematikoan 2015ean sortutako musika-proiektua da. Granadako Jose Miguel Romerosak (letragilea, abeslaria eta gitarristea) eta Alberto Sapillok (Jaén) bajisteak osotu eben. Geroago Nano Díaz jienarra (bateria), Juanma García Navia txirula eta teklistea eta Julián Suárez gitarristea proiektura batu ziran. Bandeak hainbat estilotako abestiak joten ditu, formazinoaren jatorrizko erroari eusten deutsenak, euren mezuakaz eta publikoaren aurrean moldatzeko moduagaz. Poesia eta erritmo bereziak, soinu eklektikoak eta esentzia bohemioa modu natural eta aldakorrean eskaintzen ditue, era guztietako emozinoz betetako atmosferea sortuz.

Jaialdiaren ganeko zehetasun guztiak datozen egunetan emongo ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu