Bidaiarien Txokoa, martiaren 9tik 17ra
2023-02-27 11:03 KultureaJarduera guztiak doban dira.
Bilboko Udalaren programa honek bidaiariakaz egiten diran topaketak dakarz, esperientzia personalak eta bidaiak ardatz hartuta.
Bilboko Udaleko Begoñako eta Santutxuko udaltegietan egingo da, hainbat bidaiarien esperientziak jenteari hurreratu eta bidaien eta abenturearen hurreko ikuspegiari eutsiz. Hainbat abenturatako protagonistakaz barriketaldiak izango dira, baita ikus-entzunezkoak be. Erakusketak be iragarri ditue.
Berbaldiotan Andrea Bergareche, Lápiz Nómada blogekoa, izango da, 40 herrialde baino gehiagotan zehar egindako abenturak eta bidaiak kontauko dituena; Jon Galdós Elguezabal, Basajaun en el sendero de los Apalaches liburua aurkeztuko dauena; Anna Naglaya argazkilari eta bidaiaria, Back to the Roots dokumentala aurkeztuko dauena; eta Juanjo San Sebastián, mendiei, abenturei eta alpinismoaren balioei buruz berba egingo dauena eta bere El Viaje dokumentala aurkeztuko dauena.
Begoñako eta Santutxuko Udaltegietan Mendi Film Festivalen parte izan diran dokumentalen proiekzinoak be eskainiko ditue, besteak beste, An Accidental Life, Jaialdiko Sari Nagusia 2022ko edizinoan, Quinn Brett eskalatzailearen istorioa kontetan dauena, Yosemite El Capitán eskalatzen egoala istripu traumatikoa izan ebana.
Erakusketa bi be izango dira: Odisea espazioan. Bidaia espazialak literaturan, komikian, musikan eta zineman; eta Vicente Ferrer Fundazinoaren Bidaia Hiri Amaigabera. Biak Begoñako Udaltegian ikusi ahal izango dira. Gainera, martiaren 11n Begoñako Liburutegian ipuin kontaketa saio bat programauta dago, etxeko txikienentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!