Espido Freire, Olatz Saitua, Elena Ciordia eta Amaia Aseguinolaza 'Emakumeak Bizkaian' zikloari amaierea emoteko

Bizkaie! 2023-02-27 10:00   Kulturea

Zezeilaren 28an, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzan izango da amaierako ekitaldia.

Sonia Pulidoren 'Emakumeak etorkizunerantz' | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskalerriaren Adiskideen Alkarteak Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeagaz lankidetzan atondutako Emakumeak Bizkaian jardunaldien hirugarren edizino honen amaieran, euskal kulturan eta enpresa sektorean erreferente diran lau emakumeren talentua izango da protagonista zezeilaren 28an, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzako berbaldi aretoan, 18:30etik aurrera (Hurtado de Amezaga, 6), Euskalerriaren Adiskideen Alkartearen (RSBAP) Bizkaiko Batzordeak eta Batzar Nagusiak erakundeak atonduta egingo dan Emakumeak Bizkaian zikloaren azkenengo mahai-inguruan. Sartea librea eta doban izango da.

Espido Freire idazleak, Olatz Saitua sopranoak, Elena Ciordia margolariak eta Amaia Aseguinolaza enpresaburu eta Iruña Taldeko konseilari exekutiboak emakumeak kultur eta enpresa munduan beteten dauen lekuari buruz sakonduko dabe mahai-inguruan, euren esperientzia personalaren, izan dituen aukeren, emondako aurrerapausuen eta aurrean dituenn erronken bidez. Moderatzaile lanetan talentu handiko beste emakume bat ibiliko da, Begoña Cava historialaria, Deustuko Unibersidadeko irakaslea eta RSBAPeko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

RSBAPen Bizkaiko Batzordeak hizlari talde hautatua alkartu dau zezeilean zehar. Horreen artean Zientzia, Medikuntza, Zuzenbide, Arte, Kultura, enpresa jarduera edo hirugarren sektore eta gizarte lankidetza arloetako liderrak dagoz, “Talentua, lankidetzearen kulturea eta gizarte proiekzinoa” izeneko zikloan. Hainbat arlotan nabarmentzen diran emakume-ahots horreek mende honetan Bizkaiko emakumeak aurrean dituan planteamentu, kezka, rol eta erronkei buruzko emakumeen kontakizun barriak erakutsiko ditue.

Hilaren 28ko jardunaldia Amaia Aseguinolaza enpresari eta Iruña Taldeko kontseilari exekutiboak edegiko dau. Emakumeek Bizkaiko enpresa arloko lidergoan daben egoerea aztertuko dau. Bigarren belaunaldiko familia-enpresa horren jaube eta zuzendariak bere esperientzia konpartiduko dau, ikuspegi profesional eta personaletik.

Elena Ciordia margolariak, Arte Ederretan lizentziadunak EHUtik, emakumeek artean daben ikusiezintasunaren gaia landuko dau. Ciordiak bere esperientzia personala zehatz eta ikasle garaian ikasitakoaren eta euskal emakumeei buruzko ikerketan topautako errealidadearen arteko kontrastea erakutsiko dau.

Beste alde batetik, Espido Freire idazleak, Bizkaian jaiotako galiziar emigranteen alabea dan aldetik, kultura bien artean haztea zer dan eta horrek emakumeari buruz dauen perzepzinoari zelan eragin deutson azalduko dau.

Azkenik, Olatz Saitua sopranoak, J. C. Arriaga eta Musikene Konserbatorioko Kantu irakasle eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziadunak, amatasunean eragina daben free lance abeslari baten bizitzako hainbat alderdi azalduko ditu.

Berbaldien eta ondorengo eztabaidearen ostean, Jardunaldien amaiera ofiziala bikaina izango da, izan be, Olatz Saitua sopranoaren kantaldia izango da, Eugenio Tobalinak gitarreagaz lagunduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu