'Legatua, interpretazinoa eta feminismoa. Teoriatik eguneroko praktikara'

Bizkaie! 2023-02-27 09:36   Kulturea

Hitzorduak martiaren 9an eta 10ean izango dira. 

Ondarea Interpretetako Alkarteak (AIP) atondutako Estaduko XXII. Jardunaldiak izango dira Bilbon. Aurtengo goiburua Legatua, interpretazinoa eta feminismoa. Teoriatik eguneroko praktikara.

Bizkaiko Foru Aldundiak ekitaldi hau atontzen lagundu dau.

Aurrez aurre eta online egingo dira eta formatu bakotxak bere izen-emotea izango dau.

Jardunaldiak Bilboko Ondare Aretoan  egingo dira (María Díaz Haro, 11).

Informazino gehiago hemen.  

European Heritage Days Stories 2023 deialdiaren azken egunak

European Heritage Days Stories aukera aparta dira zure herriko edo komunidadearen ondare altxorrak Europako beste herrialde batzuekaz konpartiduteko. Horretarako, hurrengo online-formularioa bete eta zure istorioa European Heritage Days web ofizialean publikauko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu