Ignacio Martinez de Pisonek 'Castillos de fuego' liburua aurkeztuko dau Bilbon
2023-02-24 09:26 KultureaZezeilaren 28an, arratsaldeko 19:00retan hasiko da.
Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Ignacio Martínez de Pisón idazlea hartuko dau zezeilaren 28an Castillos de fuego eleberria aurkezteko. Beragaz batera Txani Rodríguez idazlea izango da. Aurkezpena 19:00retan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Castillos de fuego liburuak irakurleak Madrilen kokatzen ditu, 1939-1945. Asko eta asko aurrera egiteko burrukan dabiz, goseak, nekeak eta estraperloak markautako urian. Eloy, kartzelan dagoan anaia heriotza-zigorretik salbetan saiatzen dan gazte elbarria; Alicia, bere bihotzeari jarraitzeagaitik lana galtzen dauen zinema bateko behargina; Basilio, garbiketa-prozesu bati aurre egiten deutson unibersidadeko irakaslea; Matias falangistea, konfiskautako objektuakaz trafiketan dauena edo Valentin, bere aurreko militantzia garbitzeko edozein doilorkeria egiteko kapaz dana. Jostunak, ikasleak, poliziak: persona arrunten bizitzak aparteko denporetan.
Ignacio Martínez de Pisón (Zaragoza, 1960)
Hamabost liburu baino gehiago idatzi ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira: El día de mañana (2011; Kritikaren Saria, Ciutat de Barcelona Saria, Aragoiko Letren Saria, Hislibris Saria), La buena reputación (2014; Narratiba Sari Nazionala, Urteko Liburuaren Cálamo Saria) eta Derecho natural (2017). Enterrar a los muertos (2005) saiakerea; Aeropuerto de Funchal (2009) kontakizun-liburua; eta Filek (2018) ez-fikzinozko eleberriak be argiratu ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!