Hemen da Loa eta Laia telesail digitalaren bosgarren atala

Bizkaie! 2023-02-23 07:47   Pil-pilean

Umeentzat txizoihala edo fardela baztertzea sekulako aurrerapausoa izaten da. Atal honetan, Loa, Laia, Qiang eta Niko-k, fardela baztertzeko prozesu hau modu lasaian eta prisa barik lantzeari buruz kantetan dabe. Guraso zein familiaren laguntzea, gidaritzea eta animoak ezinbestekoak izango dira modu naturalean eta patxadaz aldaketea egiteko eta txizoihala erabilten hasteko.

Marrazki bizidun digitalak dira Loa eta Laia eta euren inguruan sortutako unibersoagaz batera, musikearen bidez gai eta baloreak landuko ditue. Ingurune digitalean jaio eta bizi dira Loa eta Laia, webgune eta YouTubeko kanal propioakaz.

2 eta 7 urte bitarteko umeentzako eta familientzako zuzendutako egitasmo hau euskeraz sortutako marrazki bizidun digitalal dituan proposamena da.

Musikea eta euskerea dira ardatz nagusiak eta bi personaia horreek eta inguruan dituen beste lagun batzuekaz batera, euskeraz eta Euskal Herrira begira ohiturak transmitidu, edukiak landu eta ekintzak proponiduko ditue, betibe gizarte hobeago baten aldeko balore unibersalak sustatuz eta modu atsegin, didaktiko eta erabilgarrian.

Holan, euskal kulturea eta gizarteagaz lotutako egun handiak edota ohiturakaz lotutako ekintzak hartuta, besteak beste, Gau Baltza edo Euskerearen Eguna eta horreekaz lotutako berenberegi sortutako abestien bidez, transmisinoa landuko da.

Loa eta Laia egitasmoaren helburuak dira: Euskeratik eta euskeraz landutako proiektua izatea; gizarte hobe baten aldeko balore unibersalak sustatzea: bardintasuna, aniztasuna, ekidadea, alkarlana, naturea jagotea eta alkartasuna, besteak beste; musikazaletzea eta maitasuna zabaltzea; euskerazko eduki digitala sortzea eta zabaltzea; eta marrazkiak entretenigarriak eta ikusteko errazak zein erakargarriak izatea. Horretarako, digitalizazinoan eta komunikazino bide barrietan zabaltzeko moduko pieza laburrak eta sinpleak landuko dira.

Egitasmoan gabiz Josu Bergara, musikari eta publizistea, idearen sortzailea eta musikearen egilea; Paul Caballero, proiektuaren ilustratzailea eta sustatzailea; eta Ane Martinez eta Leire Aparicio, abeslariak. Nerea Alberdi eta David Sánchez Damián, musikearen moldaketearen eta produkzinoaren arduradunak be ezin ahaztu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu