Bilbao Balioen Uria Sariak emon ditue
2023-02-22 10:16 KultureaSanchez Marcos ikastetxea, The Eko Lab alkartea eta Bakuva Fundazinoaren proiektuak izan dira irabazleak.
Belaunaldi eta kulturen arteko topaketarako eta alkarrizketarako leku bat eskaintzea da asmoa, ezagutzen, balioen eta esperientzien trukaketea eta ikaskuntzea bideratzeko, komunidadearen garapenean eta kohesinoan era aktiboan laguntzeko helburuz.
Kontuak kontu, Bilbao Balioen Uria Sariak lehiaketako epaimahaiak erabagi dau bosgarren edizino honetako hiru sariak honako honeei emotea: Juan Manuel Sanchez Marcos HLHIri, Arbotante/Arbota-arkua proiektuagaitik, The Eko Lab alkarteari, La bobina ideiagaitik eta Bakuva Fundazinoari, David proiektuagaitik.
Aurreko lau edizinoetan lez, sarien helburu nagusia da Bilboko Balore Gutunean jasotako balioak sustatzeko eta bultzatzeko ekimenak jorratzen dituen eragileen lana jentaurren autortzea. Saritutako erakunde bakotxak 3.300 euroko zuzkidurea jasoko dau.
Agiriagaz bat egiten dabenek konpromisoa hartzen dabe agiriaren edukiaren eta muinagaz bat datozen jarrerak eta jokabideak izateko eta sustatzeko. Agirian jasota dagoz bilbotarren ustez uriko alkarbizitzearen ardatz izan behar daben 17 balioak: Giza eskubideen errespetua, justizia soziala, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko bardintasuna, alkartasuna, dibersidadea eta inklusinoa, konpromisoa, ingurumen arloko jasangarritasuna, alkarbizitzea, identidadea, ahalegina, erantzunkidetasuna, parte-hartzea, konfidantzea, sormena, zintzotasuna, ilusinoa eta osasuna.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!