Zezeilean Akropoliko emakumeak protagonista

Bizkaie! 2023-02-22 09:52   Kulturea

Berbaldia zezeilaren 23an izango da, 18:00etan.

Bilboko Berreginen Museoak bere jarduerarik ezagunenetako bati ekingo deutso, Artelana bere testuinguruan zikloari, hain zuzen be. Itziar Martija teknikariak emongo dauen berbaldi horren bidez, Museoko edo bertan egiten diran aldi baterako erakusketetako piezak errakusten jakez ikusleei. Artelana bere testuinguruan zikloaren barruan, Atenasko Akropoliko emakumeak izango dira ardatz; hain zuzen, protagonista dira erakundeko “Bizitzaren Neurria. Un año de festivales” aldi baterako erakusketan be.

Museoak abangoardiako alternatibak eskaini nahi ditu ikasturte honetan be. Horren haritik, hurreko kulturea oinarri daben jarduerak nabarmentzen dira haren egitarau zabalean.

Zikloko zezeileko saioak Akropoliko Emakumeak dau izena eta Atenasko Akropolian K.a. VI. mendearen azken urteetan eta K.a. V. mendearen lehen hamarkadetan egindaako emakumeen estatuak izango ditu berbagai. Holako estatuak Korai (dontzeilak) izenez dira ezagunak. Erreplika biren ikusi daitekez Berreginen Museoan dagoen aldi baterako erakusketa honetan: Bizitzaren Neurria, Un Año de Festivales; hain zuzen be, Kore Peploduna eta Kiosko Korea dira.

Akropoliko indusketetan, emakume irudien formako eskaintza ugari atara ditue; estilo arkaikoan tailatuak dira eta Mediar gerren aurreko hamarkadetakoak. Luzaroan aztergai izan badira be, oraindino alderdi ezezagun asko dagoz horreei buruz; nabarmenena, segurutik, nor ordezkatzen daben. Hainbat teoria dagoz hareen identidadeari buruz, benetako atenastar gazteak dirala esaten dabenak zein jainkotasunak irudikatzen dituela dinoenak.

Zezeilaren 23ko berbaldiak aukerea emongo deusku teoria horreek guztiak lantzeko, bai eta dontzeila horreen beste alderdi asko ezagutzeko be. Horreek eta antxinako Atenasegaz zerikusia daben beste alderdi batzuk izango dira zezeileko berbaldian lantzeko gaiak. Otsailaren 23an izango da, 18:00etan, Museoan. 

Bizkaiko erakundeak bere jarduerarik iraunkorrenaren alde egiten jarraitzen dau. 13 urte baino gehiago daroaz hilean behin hurretik aztertzen erakundearen bilduma eta erakusketak eta dagoeneko uriko kultura-erreferenteetako bat da.

Berreginen Museoa, Mariaren Bihotzaren eliza zaharraren egungo egoitzan 2006an berriz zabaldua, Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da. Duela 80 urte sortu zuten, eta mota horretako onenetakoa da, erakusten dituen berreginen aukeraketagatik eta kalitateagatik.
“Artelana bere testuinguruan” ikuspegi berri batekin eta aldaketa handiekin dator. Galdu egingo duzu?

Artelana bere testuinguruan

• Eguna: 2023ko OTSAILAREN 23a (osteguna)
• Ordua: 18:00etan
• Lekua: Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14. Bilbo)

Parte hartzeko, ezinbestekoa da sarrera hartzea, dohainik, Museoaren webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu