Zezeilaren 24an, urtebete izango da Ukrainako gerrea hasi zanetik
2023-02-22 09:17 Pil-pileanOndorio larrienak umeek jaso ditue.
Urtebete luze honetan, milazak hildako eta triskantza larriak eragin ditu gerreak eta gatazka armatuaren ondorio larrienak sufridu dituenak umeak dira eta, Ukrainako ekialde eta hegoaldean, batez be, suaren erdian atrapauta geratu dira hainbat ume eta gazte.
Gerrearen ondorioz, eskolak, ospitaleak eta azpiegitura zibilak oso kaltetuta eta suntsituta dagoz eta elektrizidade, berogailu, ur eta saneamendu- sistemetan dagozan etenaldiek be asko eragin dabe ume eta gaztetxoen bizimoduan, izan be, zero azpiko 20 gradutara heldu daitekezan neguko tenperatura hotzei aurre egin behar deutsee, euri, edur eta izotz artean. Energia azpiegituretako kalteen ondorioz, gatxagoa da Internet bidezko ikasketak jarraitzea eskoletara joatea ezinezkoa danean. Esangura horretan, bost miloe ume baino gehiagoren hezkuntzea eten egin dala ohartarazo dau UNICEF-ek, hau da, belaunaldi oso baten etorkizuna arriskuan dagoala.
Nahiz eta Ukrainako ume eta gaztetxoek errekuperazino gaitasun handia erakutsi, gerra honek itxi leikezan zauri emozionalak betirako izan daitekez. UNICEF-en datuen arabera, 1,5 miloe ume inguru dira depresinoa, ansiedadea, estres post-traumatikoa eta osasun mentala lako arazoak izan leikiezanak. Gatazka edo burrukek euren bizitzearen urte bat kendu deutse, gatazka honek ezin deutse euren etorkizuna be ostu. Ukrainako ume eta gaztetxoak lagundu behar ditugu euren egunerokoa berreregiten.
Aste honetan, gerrearen lehen urteurrena berbagai hartuta, UNICEF-ek txosten berezia egin dau Ukrainako ume eta euren familien beharrak eta bizi daben egoerea azaltzeko, baita azken 12 hilebete horreetan gure aliatuakaz batera dogun lana azalduko dauena, izan be, urte honetan, besteak beste, hornigai mediko eta sanitarioak emon ditugu 5 miloe personen artean, 3 miloe ume eta jagoleei laguntza psikologikoa emon deutsegu; eta 3 miloe familiei zuzeneko dirulaguntzinoa eskaini deutsegu. Horrezaz gan, harrera herrialdeetan miloe erdi ume eta gaztetxori ikasketak egiteko aukerea emon deutsegu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!