Emakumeen eta gizonen arteko bardintasuna eta soldata-arrakalaren amaierearen alde egin dau ONCE Taldeak

Bizkaie! 2023-02-21 12:30   Pil-pilean

ONCE Gizarte Taldearen ekimena da.

ONCE Gizarte Taldeak, ohiko kupoien irudian, emakumeen eta gizonen arteko soldata-arrakalearen amaierearen alde egin eta lehenengoei eta ezintasuna daben emakumeei eragiten deutsen genero-arrakalak ezabatzea aldarrikatzen dau.

Horretarako, zezeilaren 22ko kupoia Soldata Bardintasunaren Egunari eskaini deutso eta martiaren 8koa Emakumearen Nazinoarteko Egunari, ospakizun biekaz bat etorriz.

Danetara, 10 miloe kupoi izango dira. José Antonio Pérezek, ONCEren Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak, Usue Vallejok, Erakundeko ordezkariak, kupoi horreen erreprodukzino bat emon deutso Miren Elgarresta Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, gaur goizean ONCEren Arabako Agentziaren egoitzan egindako ekitaldian.

Kupoi horreekaz, ONCE Gizarte Taldeak generoagaitiko soldata-arrakalea ezabatzea aldarrikatzen dau eta, ezin bestela izan, askotan, ezintasun gehitzean dagoan diskriminazino bikotxa, persona guztientzako aukera bardinak dituan gizarte bat lortzeko helburuari eutsiz. ONCE gizarte-taldean 32.000 emakume inguruk egiten dabe lan dagoeneko, soldata-baldintza bardinakaz eta lankideakaz lanbidea hobetzeko aukerakaz.

ONCE-k 85 urte

ONCE Taldeak 85 urte beteko ditu 2023an eta balio bereko lanpostuak beteten dituenek gauza bera kobretea erabagi eban. Eta hori oso garrantzitsua zan aurreko mendeko 40., 50. edo 60. urteetako Espainian, sasoi haretako ONCEko langileek senarren baimena be behar baitzeben aurrezkiak kudeatzeko banku-kontu bat edegiteko.

ONCE Gizarte Taldearen ustez, talentuak ez dau ez sexurik ez edaderik; lehentasunezkoa da ezintasuhna dauen talentua antzemotea, ordainsari-baldintza bardinetan lan egiteko. Gaur egun, langile guztien % 62k baino gehiagok ezintasuna dau eta % 44 emakumeak dira. Beste datu interesgarri bat da emakumeek, gaur egun, ONCEn, bitarteko lanpostuen % 47 beteten dituela.

Soldata-arrakalak

Inoren konturako langileen batez bestekoari jagokonez, ezintasuna daben eta ezintasunik ez daben personen arteko aldea % 17,8koa izan zan 2020ko urteko batez besteko soldatan, hau da, ia 5.000 euro gitxiago urtean (20.799tik 25.305era). Sexuaren arabera, ezintasuna daben gizonek % 21 gitxiago irabazi eben eta ezintasuna daben emakumeek, barriz, % 15 gitxiago. Edadeak gora egin ahala, arrakalea handiagoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu