'La rebelion del Angel' aurkeztuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2023-02-21 11:21   Kulturea

Blas de Oteroren lehenengo biografia ilustratua da.

Blas de Otero XX. mendearen bigarren erdiko poeta garrantzitsuenetako bat izan zan. Gerraosteko espainiar poesia barritu eta diktadura frankistearen kontrako burruka kulturala gorpuztu eban. "La rebelión del ángel" liburuak "Pido la paz y la palabra" liburuaren egilearen bertsoen, adierazpenen eta memoria idatziaren bidez, poeta baten bizi-ibilbide gogorra jorratzen dau, egia guztiak erre eta kalera bajau baitzan. Espainiako zelaiak, Parisko kaleak, Sobietar Batasuna, Txina eta Kuba izango dira iraultza, gerra, diktadura eta bestelakoen arteko bakearen bila dabilen nahaspila honen eszenatokiak. Eta buruko gaixotasunaren enbatak.

José Fernández de la Sota (Bilbo, 1960)

Hogei bat libururen egilea da, poesia, narratiba eta saiakerearen artean. Birritan -1997an eta 2010ean- Euskadi Literatura Saria irabazi dau. 2011n Poesia Sari Nazionaleko finalistea izan zan Travesía de Bilbao liburuari esker. Haren lanen artean ondoko poema-liburuak nabarmentzen dira: Te tomo la palabra (Alonso de Ercilla Saria eta Kritikaren Sari Nazionaleko finalistea), Todos los santos (Antonio Machado Nazinoarteko Saria), Cumbre del mar (Alfons el Magánim Saria), Vacilación, Aprender a irse (Ciudad de Córdoba Saria) eta Elefantes blancos, Negrita con diamantes eta Suerte de perro (Cortes de Cádiz Sari Iberoamerikarra) kontakizunen liburukiak. 2009an Juan Larrea, versión terrestre saiakera biografikoa argitaratu eban. Pido la paz y la palabra film luze dokumentalean zuzendarikide izan zan eta haren obrearen zati bat frantsesera, portugesera, errusierara eta arabierara itzuli da.

Pablo Gallo (A Coruña, 1975)

Maarrazkilaria eta margolaria da. Hainbat sari irabazi ditu bere margolanakandik eta 1995etik erakusketa-lan etenik bakoa egiten dabil. Manual de ruleta rusa (Aristas Martínez, 2015), Hiperhíbridos (El Gaviero Ediciones, 2011) liburuen egilea da eta El libro del voyeur (Ediciones del Viento, 2010) antologiaren koordinatzailea. 2014an, Sesiones psicográficas zuzenean egiten hasi zan, Iago Alvite musikariaren inprobisazino espektralak entzun eta emoitzearen proiekzinoa martxan dan bitartean itsu-itsuan marrazten dituan performance bildumea.

Aurkezpen honetan Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziak parte hartuko dau eta beragaz izango dira José Fernández de la Sota, liburuaren gidoilaria eta Blas de Otero Fundazinoaren zuzendaria; Pablo Gallo, margolari eta liburuaren ilustratzailea; eta Beñat Arginzoniz, El Gallo de Oro argitaletzearen editorea.

Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian, zezeilaren 27an, arratsaldeko 19:00retan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu