Badator ZientziaKuxa 2023. 'Gorri bizia. Rojo vivo. Red hot'
2023-02-21 10:32 KultureaAtontzaileak dira Kutxa Fundazinoa eta Donostia International Physics Center (DIPC).
Zientzialari ospetsuak, aldi berean komunikatzaile handiak, Tabakalerako Kutxa Fundazinoaren Ruiz Balerdi Aretoan (Tabakalera, 4ª solairua) izango dira, gaurkotasun zientifikoa edo interes soziala daben gaiei buruzko dibulgazino-berbaldiak eskaintzeko.
Zientziakutxan aurten Kolore gorria aukeratu da aktibazino neuronal nabarmena eragiten dauelako eta efektu hori naturako hainbat elementutan eta ezagutza zientifikoko arlo askotan islatzen dalako.
- Lehenengo hitzordua bariku honetan bertan, zezeilaren 24an, izango da eta Juana Vegas geologoa izango da hizlaria. Gaztelaniaz emongo dau berbaldia.
- Martiaren 10ean, José Ramón Alonso neurobiologiaren txandea izango da. Berbaldia gaztelaniaz da.
- Maiatzaren 12an, Elisa Sainz de Murieta UPV/EHUko irakaslearen eta BC3 Basque Centre For Climate Change ikerketa zentroko ikertzaileak egingo dau berba. Euskeraz izango da.
Berbaldiak Kutxa Fundazinoaren Ruiz Balerdi Aretoan (Tabakalera, 4. pisua) izango dira:
Berbaldietara sarbidea
Libreak eta doban dira eta ez dago izena emon beharrik.
Era berean, zuzenean be jarraitu ahal izango dira: tiny.cc/Zientziakutxa
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!