Memoriaren Zorra: Errepublikanoen Hilobia adierazo beharra

Bizkaie! 2023-02-21 10:10   Kulturea

Pipergorri Alkarteak plaka bat jarri dau Errepublikanoen Hilobia deitutako lekua adierazoteko.



Orain egun batzuk Zalloko hilerrian (Gernika-Lumo) Pipergorri Alkarteak plaka bat jarri dau Errepublikanoen Hilobia deitutako lekua adierazoteko, Gernikako Gerra-Presoen Ospitale Militarrean (1938-1940) hildako 269 presoak gogoan daukazala. Memoriaren Zorra.

Errepublikanuen hilobia deitutakoa izatez gune karratu txikia da, 2x3m gora behera, zipres arbolearen inguruan kanposantu zaharraren aldean dagoana. Dinoe bertan itxi zituela lurpetik ataratako errepublikanuen hazur- hondakinak. Ez dago bat be ziurtasunik ez zein hondakin, ez zenbat, ez zelan egin zan hori guztiori. Leku horretan 2020an ezarri zan Ereñoko marmol gorriko seinale-harri txikia, trabes zauri antzean arrakalea eukana, 269 Memorialaren moduan Jose Ibarrolak diseinautakoa.

Memorialean dagoan antzerako plaka adierazgarri bat jarri da (euskeraz eta gaztelaniaz) ondokoa dakarrena: Gerra-Presoen Ospitale Militarrean 1938tik 1940ra bitartean hildako 269 errepublikanuak gogoan. Eta erdialdean beste berba honeek: Demokrazia. Askatasuna/Libertad.

Behealdean Ospitale Militarra zarratu zaneko LXXX+II urteurreneko proiektuan parte hartu dabenen logoak agiri dira.

Leku sinboliko honetan aproposeko plaka bat jarri beharra egon da aurreikusitakoaren arabera. Halanda ze plaka honegaz Pipergorri Alkarteak amaitutzat emoten dau Zallo kanposantuko leku bi honeen adierazpen-modua: 269 Memoriala eta Errepublikanuen Hilobia. Memoriak lotzen ditu espazio bi horreek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu