MusEkintzaren barruan, La Encartada Fabrika Museoak jantza bikote bat hartuko dau
2023-02-21 08:56 KultureaZezeilaren 25ean, 19:00retan, Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren Serenity Suite ikusi ahal izango dogu.
MusEkintza, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiak zezeilaren 25ean, 19:00etan, eskainiko dau hurrengo ekitaldia: Matxalen Bilbaok eta Natalia Garciak obra berezia eskainiko dabe, abstrakzinoz nahastautako adierazkortasun oso diskretuagaz.
Ikuskizunera joateko aldez aurretik erreserba egin behar da 946 800 778 telefonora deituz. MusEkintzari buruzko informazino guztia hemen konsultau daiteke: www.bizkaikoa.bizkaia.eus
Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako MusEkintza jaialdiak bere seigarren kartel-ikuskizuna eskainiko du zezeilaren 25ean: Balmasedako La Encartada Fabrika Museoak Serenity Suite izenburuko ikuskizuna hartuko dau 19:00retan Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren eskutik. Serenity Suite heldutasun artistiko handiko piezea da, bai bere idazkera koreografikoari jagokonez, bai interpretazinoari jagokonez be. Denporeak alde egiten dauela jorratzen da ikuskizunean,, modu sotilean, nostalgia barik. Bertaratuko dan publikoak duo batez gozetako aukerea izango dau, Matxalenek espazio-denporearen kudeaketan dauen esperientzia erakutsiko deusku. Bien arteko ia hiru hamarkadako aldeagaz Matxalen Bilbaok eta Natalia Garcíak jantzea lako gauza personala konpartiduten dabe, begirada ludiko bat ardatz hartuta bien espazio bat hartzen dabe, transmisinoa denporearen joanaz berba egiteko topagune lez. Bikote hunkigarria, abstrakzinoz nahastautako adierazkortasun oso diskretuagaz. Jantza eskuzabala, abegikorra eta oso soila aldi berean, oinarrizkora doana eta astrapala barik zabaltzen dana.
Ikuskizunera joateko aldez aurretik erreserbea egin behar da La Encartada Fabrika Museora, 946 800 778 zenbakira deituz. MusEkintzari buruzko informazino guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus helbidean konsultau daiteke.
MusEkintza 2022-2023
MusEkintza Bizkaiko hamaika espaziotan egiten da eta diziplina artistiko ugari batzen ditu, zinemea, antzerkia, ilustrazinoak, musika eta estilo askotako jantzaz gan; era berean, poesia, eskulturea, modea eta bertsolaritzea lako gaiak be jorratzen dira.
MusEkintza 2023 bagilaren 24ean amaituko da Santimamiñen Ez da kasualitatea, bertsoak, musikea, umorea, olgetea zein gogoetea lako gaiak buztartzen dituan ikuskisunagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!