Jon Bilbao eta Karmele Jaio 'Eztabaidak Literatureagaz XX. mendean' zikloaren barruan
2023-02-20 13:00 KultureaFamiliak literaturan dauen zereginaren gaineko barriketaldia zezeilaren 21ean izango da.
Hitzordu honetan Jon Bilbaok eta Karmele Jaiok parte hartuko dute, Txani Rodríguez moderatzailea gidari dala. Oraingoan, familiak literaturan dauen zereginari buruz berba egin eta istorioetan daben rola edo fikzinoan egiten dabizen familiaren irudikapenak aztertuko ditue.
Jon Bilbao (Ribadesella, 1972)
Meatze-injinerua eta Ingeles Filologian lizentziatua da. Ipuin liburuen egilea da Como una historia de terror (2008; Narratibako Begi Kritikoa Saria), Bajo el influjo del cometa (2010; Tigre Juan Saria eta Euskadi Literatur Saria), baita Padres, hijos y primates eleberriena be (2011; Padres, hijos y primates Saria), Shakespeare y la ballena blanca (2013). Basilisco (2020) eta Los extraños, Basilisco personaietako batzuen istorioagaz jarraitzen dauena. Gaur egun Bilbon bizi da, itzultzaile lanetan.
Karmele Jaio (Vitoria-Gasteiz, 1970)
Hiru eleberri: Las manos de mi madre (2008), Música en el aire (2013) eta La casa del padre (2019); hiru kontakizun-liburu; Heridas crónicas (2004), Zu bezain ahul [Tan débil como tú] (2007) eta Ez naiz ni [No soy yo] (2012); eta poesia-liburu baten: Orain hilak ditugu [Ahora tenemos muertos] (2015) egilea da. Las manos de mi madre eleberriak harrera ona izan eban, sari ugari jaso zituan eta hainbat hizkuntzatara itzuli da. Ingelesezko bersinoak English Pen Award saria irabazi eban 2018an; zinemarako egokitu eta Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioan aurkeztu eben. Jaioren kontakizunak antzerkira eroan ditue, Best European Fiction 2017 antologiarako aukeratuak eta antologia eta hizkuntza askotan argitaratuak.
Kontuak kontu, hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!