Manuel Vilas, 2023ko Nadal Saria irabazi ebanak, 'Nosotros' liburua aurkeztuko dau Bilbon
2023-02-20 12:31 KultureaHitzordua Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean izango da zezeilaren 22an.
Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean eguaztenean, zezeilaren 22an, 2023ko Nadal Sariaren irabazleak Nosotros liburua aurkeztuko dau eta beragaz izango da Galder Reguera idazlea. Aurkezpena 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Nosotros nobela honek maitasun-sentimenduaren mugak aztertzen ditu eta, era berean, utopia intimo, irudimentsu eta hilgarri batean atrapauta dagoan emakume baten arimearen sakonera bidaiatzen dau. Halan da be, apurka-apurka, bakardadeak bere legea eta bere urradurea ezartzen dituala konturatuko da.
Manuel Vilas (Barbastro, 1962)
Sei poema-liburu idatzi ditu eta bere lan lirikoa honako lan honeetan batu da: “Amor” (2010), “Poesía completa” (2016) eta “Una sola vida” (2022). Bere lan narratiboa “España” lanagaz hasi zan eta, gero, “Aire nuestro”, “Los inmortales”, “El luminoso regalo”, “Zeta” eta “Setecientos millones de rinocerontes” kontakizun-liburuak etorri ziran. “América”, “Listen to me” eta “Lou Reed era español” bidaia liburuen egilea da. “Ordesa” (2018), bere eleberria, hogei hizkuntzatan irakurri daiteke eta Babeliak urteko liburu aukeratu izan dau. Frantzian, Femina saria irabazi eban, atzerriko eleberri onenari. “Alegría” (2019) liburua be hainbat hizkuntzatan itzulita dago eta Planeta sariko eleberri finalistea izan zan. 2021 “Los besos” argitaratu eban. “Nosotros” bere eleberri barriena da eta 2023ko Nadal Eleberri Saria jaso dau. El País eta beste hedabide batzuetan idazten dau
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!