Martin Ibarrolak 'La selva herida: expedición al Amazonas peruano' liburua aurkeztuko dau Bilbon
2023-02-17 09:25 KultureaZezeilaren 23an izango da hitzordua Bidebarrieta Kulturgunean, 19:30ean.
Aurkezpenean, idazle bilbotarrak Miguel Gutiérrez-Garitano esploratzaileagaz berba egingo dau. Saioan gidari Almudena Cacho kazetaria izango da eta eta Leire López del Pueyo aktoreak irakurketa bat egingo dau.
La selva herida: Expedición al Amazonas peruano liburuan, Olarra & Breton XXVIII. sariaren azken edizinoaren irabazlea, Euskal kazetari bat eta esploratzaile bat Ama Jainkoaren oihanera joaten dira. Bertan, Amazoniako errealidade misteriotsu eta ikaragarria ezagutuko dabe: Basotik urten eta ahaztutako hizkuntza bat berba egiten daben personak, liana artean ezkutautako harrizko arpegia, txapa, odol eta urrearen gainean eregitako uria, sikarioen aurrean amore emoten ez dauen girozalea, gurea salbatzeagaitik mundu guztia sakrifiketan dauen fiskala... La selva herida liburuan Amazoniako Far West barrian edertasun, abentura eta suntsipen istorio bat kontetan da, kronikearen mugako generoan kokatutako literatura eta kazetaritza estiloa buztartuz.
Martín Ibarrola (Bilbo, 1992)
Deustuko Unibersidadean Hizkuntza Modernoetan graduau zan, La Espiral literatur aldizkaria sortu eta University of Manchesterren ikasi eban, izan be, bertan hasi zan uriko kontakizun bildumea egiten, Percibo ciudad (Arg. Ikusager) kontakizun liburua osotzen dauena. El Correo eta El Confidencial lako komunikabideetan be kolaboretan dau, antzerki-ikuskizunen gidoilaria da, besteak bste, La Cazadora de Mitos, eta Balcones (Arg. Gallo de Oro) eta kazetaritza eta dibulgazino-proiektu ugari jorratzen ditu. Abentura-kronikak maite ditu eta planetako azken bazterretara eroaten dau irakurlea, Peruko Amazonaseko sakonetik Urdaibaiko hatxulo esplorau bakoetara. Eta ahal dauenean, liburu-saltzaile lanak be egiten ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!