Zabalik da 'Zurrumurru Matxistarik Ez' programa tailerretan izena emoteko epea

Bizkaie! 2023-02-16 07:45   Pil-pilean

 9 tailer-berbaldi atondu ditue zezeilaren 22tik bagilaren 30era.

Uribe Kostako Mankomunidadeko Bardintasun Arloak emakumeen hainbat erakunde eta alkarteren laguntzeari eta herritarren ekarpenei esker, 9 tailer-berbaldi atondu ditu zezeilaren 22tik bagilaren 30era Lemoiz, Barrika, Sopela, Berango, Gorliz, Urduliz eta Plentziako udalerrietan.

Zurrumurru matxistarik ez gizarte zibilagaz, emakumeakaz eta gizonakaz, modu mistoan zein ez mistoan, sensibilizazino eta kontzientziazino feministan eta indarkeria matxistearen prebentzinoan lan egin nahi dauen programea da.

Kontuak kontu, izena emoteko, prestakuntza jarduera guztiak jasoten dituan dosierrean agertzen dan inprimakia bete beharko da, Formulario/Galdetegia botoian klik eginez.

Uribe Kostako Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak Errotik kooperatibearen laguntzeagaz Zurrumurru Matxistarik Ez izeneko programea kaleratu dau.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu