Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak (TTS) sortu ditu
2023-02-16 07:50 Pil-pileanAhots automatikoak (TTS) gizartearen eta bezeroen eskura dagoz.
Elhuyar-ek pauso bat aurrera emon dau hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren esparruan, digitalizazinoaren eremuan gizartean sortzen dagozan erronkei erantzuten jarraitzeko helburuari eutsiz. Barrikuntzea da testua ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu dituela eta horreek gizartearen esku jarri. TTS ahotsak sare neuronaletan oinarritutako teknologiaren bidez sortutakoak dira. Gainera, Elhuyarrek bere TTS ahots propioak eskuragarri jarteaz gan, TTS ahots personalizatuak sortzeko aukerea be eskainiko deutse bezeroei.
Benetakoak emoten daben ahots sintetikoen bildumea jarri dau erabiltzaileen eskura Elhuyarrek, euskeraz eta gaztelaniaz; eta webguneen irisgarritasuna hobetzeko helburuari eutsiz, barra irakurle bat sortu dau. Barra irakurlea webgune batean txertatu ezkero, bertako edukiak ahots sintetikoen bidez entzun ahal izango ditue erabiltzaileek. Nahikoa da play botoiari emotea webgunea entzuten hasteko; ganera, aldi berean, TTS ahotsa irakurten dagoan testu-zatia nabarmenduta erakusten da. Barra irakurlea oso erraz txertatu daiteke bezeroen webguneetan: Elhuyarrek webgune bi honeetan jarri dau: aldizkaria.elhuyar.eus eta zientzia.eus.
Elhuyarren TTS ahotsak edozein aplikazinotan txertatzeko preparauta dagoz, bezeroentzat eskuragarri jarritako REST APIaren bidez. Holan integrau dira ahotsak hiztegiak.elhuyar.eus webgunean.
TTS ahots personalizatuak sortzeko aukerea be eskaintzen dau Elhuyarrek. Hain zuzen be, persona baten ahotsa oinarri hartu eta ha imitetan dauen sistema bat sortzeko aukerea eskaintzen dua. Ahotsak personalizatuak dira eta bakarrak. Holako TTS ahots personalizatuakaz, enpresek euren marka-izakerea eta branding-estrategia indartuko daben ahots propioak sortu leikiez eta, ez hori bakarrik, beste hainbat aukera be badagoz, besteak beste, enpresek TTS ahots personalizatu hori erabili leikie bezeroakaz egindako komunikazino digitaletan, erantzungailu automatikoan, ikus-entzunezkoetan... Pribatutasunari eta esklusibotasunari jagokonez, ahots personalizatu honeek pribatutasunari eutsiko deutse eta bezeroak berak baino ez ditu erabiliko. Informazino gehiago hemen. ttsneuronala.elhuyar.eus
Orai-ren eskutik landu da teknologia
Testutik ahotserako bihurketea egiteko teknologi horreek Orai adimen artifizialeko langunean sortutakoak dira eta ahotsaren sintesiaren ikerketa lanen aurrerapenaren erakusgarri da zerbitzu hau. Horrezaz gan, ikerketa-arlo honeek be lantzen ditu, besteak beste, Genero-marka bako berbakerearen sintesia, emozinodun berbetearen sintesia eta lagin txikiak erabiliz ahotsak imitetako sistemak.
Orai NLP alorrean (Natural Language Processing) espezializautako langunea da eta goi-mailako ikerketa eta soluzino teknologiko adimendunak eskaintzen deutsee enpresa eta erakundeei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!