Donostiak Mugiment Kirol Txartelagaz bat egin dau

Bizkaie! 2023-02-15 12:29   Pil-pilean

Daborduko 83 herritan erabili daiteke, tartean EAEko hiru uriburuetan.

Donostiak Mugiment Kirol Txartelagaz bat egin dau Eneko Goia alkateak eta Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak gaur iragarri dabenez. Mugiment Kirol Txartelaren helburua bikotxa da: Baliabide publikoen kudeaketea hobetzea eta, bestetik, herritarrei kirol eskaintza handiagoa eskaintzea. Donostiako kirol instalazino bik (Polideportivo Municipal J.A. Gasca eta Polideportivo Municipal Etxadi) egin dabe bat Mugiment Kirol Txartelagaz baina aurrerantzean instalazino eta ekipamendu gehiago gehitu ahal izango dirala aurreikusten da.

Txartel birtual honen bidez, ia 45.000 donostiar sartu ahal izango dira atxikitako beste 83 udalerritako kirol-instalazinoetara. Horrek ez dau ezelako kosturik erabiltzaileentzat, sarrerarik ordaindu barik sartu ahal izango dira instalazinoetara eta bertako ikastaroetan parte hartu edo kantxak, pistak edo zelaiak erreserbau. Horretarako abonautako personen tarifa berberak izango ditue.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Gorka Iturriagak adierazo dauenez, udalen laguntzea eta alkarlana ezinbestekoa da erabakigarriak dira gure herritarren kirol jarduerea sustatzeko politiketan. Euren laguntza eta lankidetzra beraz, ezinbestekoa da herritarrei kirol eskaintza zabala, anitza eta kalidadekoa eskaintzeko.

Donostiako alkate Eneko Goiak nabarmendu dauenez, sistema barri honi esker kirol arloan zerbitzu hobea eskaintzea lortu dogu, beste sektore batzuekaz egin dogun legez, besteak beste, garraioaren sektoreagaz, donostiarrei lurralde osoko baliabideetarako sarbidea erraztuz. Goiak azpimarratu dau hori guztia modu birtualean egin ahal izateak dakarren abantailea, zerbitzu hori eskuratu ahal izateko prozesua arintzen baitau.

158.000 erabilera

Donostia Mugiment Kirol Txartelera atxikita danetara 83 udalerri dagoz Mugiment Kirol Txartelagaz bat egiten dabenak: Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Arrasate, Bergara, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria, Zornotza, Bilbo, Azpeitia, Orio, Urduliz, Zumarraga, Derio, Legazpi, Abadiño, Larrabetzu, Getxo, Gorliz, Galdakao, Beasain, Ondarroa, Ordizia, Lezo, Orozko, Zalla, Gueñes, Igorre, Leioa, Balmaseda, Urretxu, Maruri, Urduña, Vitoria-Gasteiz, Iruña Oka, Ataun, Ezkio, Zegama, Segura, Agurain, Tolosa, Oiartzun, Ormaiztegi, Villabona, Errenteria eta Donostia.

Gaur egun 44.034 erabiltzaile dagoz Mugiment Kirol Txartelean erregistrauta eta danetara 143 kirol instalazino eta 1.142 jardueraz gozetako aukerea dabe. Ekimenari atxikitako herri bakotxak bere zerbitzu eta ordutegi eskaintzea ezarri dau Mugiment Kirol Txartela dabenentzat. Kiroldegi bakotxean konsultau daiteke.

Kirol txartel birtual hau 2017. urtean jarri eben martxan eta ordutik 158.000 erabilera baino gehiago izan ditu. Igaz 60.000 erabilera izan zituan. Erregistrautako erabileratzat hartzen da eurena ez dan udalerri batetik proiektuari atxikitako beste udal-kirol-instalazinoetako batera kirola egitera joaten dan erabiltzaile-kopurua.

Mugiment Kirol Txartelaren zerbitzuak erabilteko baldintza bakarra da atxikitako herrietako udal kirol zerbitzuetan abonatua izatea. Dobakoa eta birtuala danez, Interneteko konexinoa dauen gailu mobikor bat baino ez da behar Mugiment Kirol Txartelaren aplikazinoa deskargetako. Google Play-n eta App Store-n dago eskuragarri. Deskargau eta instalau ondoren, erregistrau egin behar da eta datu personalak, helbide elektronikoa eta NAN nortasun sgiriaren zenbakia emon behar dira, zein kirol erakunderi ordaindu edo abonau jakon adierazoz. Jagokon erakundeko kide dala egiaztatu ondoren, jakinarazpen bat jaso eta Mugiment Kirol Txartela erabilten hasi ahal izango da. Erabilera edo sarbide bakotxean, erabiltzaileak txartel digitala erakutsi beharko dau gailu mobikorrean, NANagaz batera eta kirol-instalazinoaren arduradunak egiaztapen-kode bat jarriko dau erabiltzailearen gailuan eta berehala instalazinoan sartzeko aukerea emongo jako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu