XXIV. Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren deialdia egin dabe Bilbon

Bizkaie! 2023-02-15 09:56   Kulturea

Lanak jasoteko epea zezeilaren 15ean edegi eta apirilaren 30ean zarratuko da.

Sari honeen lehen edizinoa 1999an izan zan, idazle, pentsalari eta filosofo bilbotarra omentzeko. Aurten, deialdi berri honen originalak jasoteko epea apirilaren 30ean, domekan, zarratuko da. Sariaren diru-kopurua 6.000 eurokoa izango da modalidade bietako bakotxerako: Euskerazkoa eta gaztelaniazkoa, baita saritutako lanak argitaratzea be.

Partaidetzea, euren lana Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten daben edozein nazionalidadetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu bakoak eta aurretiaz saririk jaso bakoak izango dira eta 100 folioko luzerea izango dabe gitxienez (DIN A-4 formatuan normalizauta, Times New Roman letra muetea edo baliokidea, 12 letra neurria), 1,5 espaziotan idatzita.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariketearen XXII. edizinoan parte hartzen daben saiakeragileek euren lanak formatu digitalean bialdu beharko ditue Udalaren webgunearen bidez, www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria helbideetan. Helbide bi horreetan konsultau ahal izango dira bai oinarri osoak bai izena emoteko formularioa be.

24. Lehiaketea edozein nazionalidadetako saiakeragileei zuzenduta dago.

Hogeita hirugarren edizinoa

Aurreko edizinoan, gaztelaniazko modalidadean Herminia Luque Ortizen Sororidad/Hermanadad saiakerea izan zan irabazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu