UPV/EHUko Medikuntzako hamar graduatu, BAMEko (MIR) lehen 100en artean
2023-02-15 08:34 Pil-pileanMikel Isla Jover bigarren postuan geratu da.
Aurten 11.577 hautagai aurkeztu dira eskainitako 11.171 plazetako bat lortzeko eta Mikel Isla Jover, Euskal Herriko Unibersidadean Medikuntzan graduatuak, bigarren postuan geratu da, edizino honetako BAME hautaproban, behin-behineko emoitzen arabera. Haregaz batera, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko bederatzi tituludunek 100 nota onenen artean izatea lortu dabe urtarrilaren 21ean egindako probetan: Nerea Barriuso Oria (14); Pablo Garrido Martín (23); Xabier Atxutegi Ayesta (33); Paula Rodríguez Jiménez (61); Oihane Cabezón Axpe (62); Raúl Barcina Fernández (69); Tamara Llorente Otiñano (70); Iñaki Goiri García (71) eta Andrea Palacios Berrueco (97).
Bagenkian emoitza ona izango nebala, baina ez horrenbestekoa, dino Islak; azterketea egin ondoren, astegoien osoa hartu neban deskonektetako eta astelehenera arte ez nituan emoitzak akademiako txantiloiagaz alderatu. Gurutzetako Unibersidade Ospitaleko Irakaskuntza Unidadean amaitu eban prestakuntzea bilbotar horrek eta orain ospitalea eta espezialidadea aukeratu behar ditu: Oraindino ez daukat argi, adierazo dau, badakit hemen inguruan egingo dodala, halan da be, zalantzan nago Dermatologia, Kardiologia, Anestesia eta Erradiodiagnostikoaren artean.
Eva Ferreirak, Euskal Herriko Unibersidadeko errektoreak, gogorarazo dauenez, BAMEa eskakizun handiko probea da; beraz, gure unibersidadeko 10 ikasle 100 onenen artean izatea erantzun bikaina da, azterketan % 2,30ko parte-hartzea izan baitogu. Erantzun horrek gure ikasleen kalidade akademiko bikaina dala eta, jakina, jaso daben prestakuntze. Beraz, harrotasun handiz eta gure unibersidade publikoaren ordezkari lez zoriontzen ditut.
UPV/EHUren % 10 TOP100ean
Joseba Pineda Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko dekanoak adierazo dauenez, emoitzak behin-behinekoak izan arren, 2023ko BAME horren datuak bikainak izan dira Euskal Herriko Unibersidaderako. “Ikastegiko 10 ikasle dagoz TOP100 horretan, bost gizon eta bost emakume. Horreetatik hiruk postu bat lortu dabe lehenengo 25en artean eta horreetako bat BAMEko bigarrena da. Gainera, hurrengo 100en artean (101etik-200era) UPV/EHUko beste 7 ikasle ditugu, azpimarratu dau Fakultadeko dekanoak.
Pinedak adierazo dauenez, datu horreek azken urteetan lortutako onenak dira eta estaduko unibersidade onenen artean gagozala esango neuke. Dekanoaren ustez, UPV/EHUko ikasleak BAMEra aurkeztutako 11.577 hautagaien % 2,30 baino ez dira kontuan hartu, TOP100 postuen % 10 betetea arrakasta ukaezina da eta euskal gizarteak oso pozik egon behar dau unibersidade publikoan kalidadeko prestakuntzan egin dauen apustu eta inbersino garrantzitsuagaitik. Mediku apartak preparetan ditugu gure osasunaren etorkizunerako. Orain gustauko litxakit euskal osasun-sistemeak baldintzarik egokienak jartea sustapen hori EAEn geratu daiten, adierazo dau.
Danetara, 11.577 persona aurkeztu ziran deialdi honetako BAME azterketetara: Horreetatik 10.792 (% 93) medikugaik gainditu dabe eskainitako 11.171 plazetako bat lortzeko probea, 2022ko edizinoan baino % 5 gehiago (545 plaza).
Osasun Ministerioak lau egun baliodun emongo ditu akatsak zuzentzeko erreklamazinoak aurkezteko, alegazinoak egiteko eta beharrezko dokumentazinoa aurkezteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!