Edegi dabe Lurgorri eta Ermu arteko Gaztelugatxerako sarbidea

Bizkaie! 2023-02-14 13:00   Pil-pilean

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Jagoteko Sailak zabaldu dau informazinoa.

Geologian eta injinerutzan adituak diran beharginen lanaren ondorioz, lursailak behar bezela ikuskatu eta inguruaren egonkortasuna aztertu eta luiziek eragindako eremuak garbitu ondoren, ibilbide hori barriro edegi daitekela jentearentzat erabagi dabe.

Bizkaiko Foru Aldundiak barriro edegi dau Ermu eta Lurgorri arteko Gaztelugatxeko San Juanerako sarbidea. Joandako asteetan izandako euri-jasen ondoriozko luiziek kaltetu eben tarte hori.

Kontuak kontu, Gaztelugatxerako sarbide guztiak jentearentzat zabalik dagoz gaurtik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu