2022. urtean 185 enpresa sortzaile izandakoak omendu ditue
2023-02-14 07:45 Pil-pileanHorreek izan dira azken zazpi urteetan Bilbon izandako daturik onenak.
Ekintzailetzarako udal-zerbitzuak 2.543 start-up eta negozio barri sortzen lagundu dau Bilbon. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Azkuna Zentroan, bart zuzendu dau Bilbao Ekintzaile XIX. Galea, hau da, 2022. urtean eta ekintzailetzarako udal-zerbitzuaren babes eta aholkularitzeari esker Bilbon 185 enpresa sortu zituen personak omentzeko ekitaldia, baita hareen jarrera ekintzailea autortzeko gogoa be. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak uriko Baldosea emon deutse.
Bilbao Ekintzaren bitartez, 185 negozio barri edegi zituen, aurreko urtean baino 26 gehiago. Enpresa barri horreei lotuta, 234 lanpostu barri sortu dira uribilduan. Kopuru hori sano garrantzitsua da, izan be, 2021eko datuakaz konparauta, suspertzea erakusten baitau, orduan 193 enpresa sortu baitziran.
Horrezaz gan, enpresetan inbertidutako zenbatekoak be gora egin dau, 4,1 miloe euro baino gehiago izan baita.
Alkateak iragarri dauenez, datu horreek azken zazpi urteetan erregistrautako onenak dira eta, holan, Bilbok uri ekintzaile lez hartu dauen indarra bermatzen dabe.
Beste alde batetik, 2022ko ekitaldiko barritasunen artean dagoz, besteak beste, hurreko negozio barri gehiago martxan jarri izana, izan be, gaur egun uriko auzoetan dagozan saltoki guztien % 13 dira holakoak eta, ehuneko horri esker, pandemiaren aurreko datuetara bueltau da sektorea. Bestalde, nabarmendu behar da hurreko negozioek gora egin dabela honako honeei lotutako enpresak sortzeagaz batera: Ostalaritzea (% 9,1), osasunari eta ongizateari lotutako jarduerak (% 10,2), eraikuntzakoak (% 8,1) eta estetika eta irudi personalagaz zerikusia dabenak (% 5,9).
Gainera, sortutako enpresen kopuruak nabarmen egin dau gora, bai eta horri lotuta sortutako lanpostuen kopuruak be eta nabarmendu behar da igaz negozio barri bat edegi eben etorkinen kopuruak gora egin dauela, zenbateko osoaren % 24 izan ziran (2021. urtean, % 11).
Emakumeen indarra be nabarmentzeako da, izan be, emakumeak dabiz igaz martxan jarritako negozio gehienak zuzentzen eta, zehatz, guztien % 57 dira.
Bilbon negozio edo saltoki barri bat sortu nahi dabenek informazinoa eskatu leikie Bilbao Ekintzaren ekintzailetzarako bulegoetan, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bialduz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!