Dagoeneko 15 enpresa dabiz lanean Urgull Zentroan kokatutako lokalotan

Bizkaie! 2023-02-13 11:15   Pil-pilean

Getxo Sormen Hub ekintzailetza-zentro barriak bere ibilbideari ekin deutso.

Errealidadea da Getxo Sormen Hub, sormen eta kultura-sektoreari lotutako proiektu eta enpresentzako ekintzailetza-zentro barria, Algortako Urgull Zentroan kokatua. Udaleko Ekonomia Sustapen Sailak sustatuta, helburua da barrikuntza-gune bat sortzea sormen eta kultura-sektorerako, sektore hori profesionalizetan laguntzeko.

Getxo Sormen Hub martxan jartea Sustapen Ekonomikoa Arloak 2020an udalerriko sektore estrategikoei buruzko diagnostikoa egin ostean eta sektoreko enpresei entzun ondoren sortu da. Azterketa horretan nabarmendutako datuek adierazoten dabenez, Getxon erregistrautako enpresa eta profesional guztien % 11k baino gehiagok industria-sektore horretan egiten dabe lan eta sektore horrek % 5 baino gehiago emoten deutso Barruko Produkto Gordinari Euskadi osoan.

Holan, Getxo Itsas Hub-egaz 2021eko martian egin bezela, orain alkargune barri hau martxan dago: Amaia Agirre Getxoko alkateak instalazinoetara egindako bisitan adierazoi dauenez, lan egiteko, lankidetzan ibilteko, proiektuak martxan jarteko eta udalerrian eragin positiboa sortzeko aukera-espazioak eregiten joatea da helburua. Kulturearen eta sormenaren esparru horretan, proiektuak jasangarriagoak izatea ahalbidetuko dauen sare bat sortu behar dala ikusi dugu eta, holan, aurrera egin behar dala sektore fisikoa sendotzeko bidean. Kulturearen eta sormenaren industriak hogei diziplina baino gehiago hartzen ditu, besteak beste, arkitekturea eta diseinu ikasketak, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak eta musikea.

Getxo Sormen Hub

Getxo Sormen Hub-ek ekintzailetzan oro har eta sormenaren eta kulturearen sektorean antzemondako beharrei erantzun nahi deutse; enpresen % 90 baino gehiago mikroenpresak dira, persona bat edo buru bi dituela. Bakardadea, ekiteko zailtasunak, lankidetzan ibiltekoaritzeko beharra, ezagutzak konpartidutea, telelana zein bestelakoak dira proiektu honek emon nahi dituan erantzunetako batzuk.

Getxo Sormen Hub-en eskuragarri dagozan 22 postuetatik 15 bete dira oraingoz. Eskuragarri dagoz proiektu barrietarako eskatu daitekezan 7 lanpostu formatu malguan, promozino ekonomikoa atalean edo getxosormenhub@getxo.eus helbide elektronikoan.

Lanpostuak lagateko aurkeztutako ekimenen eta talde sustatzailearen kalidadea, bizilekua, barrikuntzea, emakumeen lidergoa eta proiektuak sormen-sektoreagaz lotuta egotea balorau ditu. Lagapena urte birako izango da eta beste urtebete luzatzeko aukerea egongo da. Espazio horretan bizi diran proiektuen tipologia diseinua eta publizidadea, sormena, bideo- jokoak, ekitaldiak, soinua eta bestelakoak dira (% 87 sormenaren sektorekoak dira). % 40tan emakumeak dira buru; % 60 jardunean dagozan enpresek aurkeztu ditue (3 enpresa eta 6 persona autonomo) eta % 40 ekintzaileak dira (% 67 getxotarrak dira eta beste % 33 Bizkaiko enpresa edo personak).

Belaunaldien arteko proiektua

Getxo Sormen Hub espazio fisikoa baino gehiago be bada. Ekimenaren inguruan, sektorea profesionalizetako ekintzak, aholkularitzea, prestakuntzak, programak eta topaketak sortuko dira, sektoreko enpresak sendotzen laguntzeko.

Ganera, Ekonomia Sustapenerako Arloak eta Getxo Sormen Hub-ek Udaleko Zahartze Aktiboaren arloagaz alkarlanean dabiz. Espazioak konpartiduteaz gan, laster argia ikusiko daben proiektu bi nabarmentzen dira:

• Ekintzailetzae Silver Economyn, Bilboko Udalagaz eta SSI taldeagaz lankidetzan.

• Belaunaldien arteko ekintzailetzako podcast bat. Begoña Beristain kazetaria buru dala, alkarrizketak egingo jakez Getxoko junior eta senior personei, talentua, ekintzailetzea eta esperientzia ardatz hartuta.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu