'Joan Miro. Errealidade Absolutua. Paris, 1920–1945' erakusketea Bilbon
2023-02-09 11:06 KultureaGuggenheim Bilboa Museoan egongo da zezeilaren 10etik maiatzaren 28ra.
Joan Miró (Bartzelona, 1893–Palma Mallorcakoa, 1983) XX. mendeko artista handienetakotzat hartzen da. Haren obrea lehen abangoardien testuinguruan, dadaismoaren eta surrealismoaren harira, jorratutako barrikuntza formal ugariakaitik eta erradikalakandik da miretsia.
Joan Miró. Errealitate absolutua erakusketeak artistearen ibilbideko oinarrizko denporaldi bat aztertzen dau: 1920. urtetik —lehenengo aldiz Parisera egin eban bidaiaren datea— 1945. urtera doana. Margolariak izan eban etenbako idea-jasa da urte horreetako ezaugarri nagusia, hasierako errealismo magikotik hasi eta hondo anbiguoen gainean konstelazino itxuran edo ur azalean agiri diran zeinuz osotutako lengoaia personalagaz amaitu.
Bilakaera horretan, bistakoa da historiaurreko arteak, baita labar pinturak, petroglifoak eta estatuatxoak be— Mirorengan pizten eban erakarpena, artearen hasierara bueltetearen alde agertu baitzan, hasierako esangura espirituala berreskuratzeko asmoari eutsiz.
Bizitako esperientziak eraldatzen zituen etenbarik Mirók artea sortzeko. Obretan margotzen zituan marka guztiak bat etozen gauza zehatzakaz, errealidadearen beraren parte zan errealidade sakon batean ainguratuz; nozino horrek loturea dau André Bretonek bere Manifestu surrealista (1924) lanean artisten eta poeten barruan mundua kanpoko munduan sartzearen inguruan adierazoten ditun ideakaz.
Guggenheim Bilbao Museoko 105 Aretoan dago Enrique Juncosa komisario izan dauen erakusketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!