Bilboko Berreginen Museoak San Valentin ospatuko dau

Bizkaie! 2023-02-09 09:44   Kulturea

Erosen magia berbaldia zezeilaren 14an izango da, 18:00etan, Museoan.

Bilboko Berreginen Museoan San Valentin ospatzea ohitura bihurtu da eta, beraz, Bizkaiko museoak berbaldi magikoa atondu dau: Erosen magia, museoko teknikari Itziar Martijak eskainiko dau maitetasuna eta hor saltsan ibilteko antxina erabilten ziran sorginkeriak, araoak eta edabeak izango ditu berbagai. Hitzordua hilaren 14an bertan izango da, 18:00retan.

Maiteminduen egunaren bueltan mezuak jasoten ditugu baina maitetasuna eta eta horren faltea bat etorten dira ia beti: Desira hori sekulakoa izaten da eta, beraz, magiara joten baita ha asetu guran. Makina bat maitasun-istoriotan (San Valentinenak izan edo ez) agertzen dan jokabide hain gizatiar hori ez zan ezezaguna izan antxina.

Sasoi hareetan era askotako sorginkeriak, edabeak eta madarikazioak egozan gura eben personea maitemintzeko, madarikazino horreek libuetara be batu dira, besteak beste, Papiro Magiko Grekoetara eta Madarikazinoaren Taulatxoetara eta horreei buruzkoa izango da Berreginen Museoaren aurtengo San Valentin eguneko berbaldi berezia.

Papiroak testu heterogeneoen multzoa dira eta horreetara araoak, formulak, ereserkiak eta erritualak batzen dira, era askotako kontuak lortzeko asmoz, besteak beste, maitasuna. K.a. I. mendearen eta K.o. V. mendearen artean idatzi zituen, Egipto greko-erromatarrean.

Bestetik, Madarikazinoaren Taulatxoak mundu greko-erromatarraren emoitza dira baina hareen banaketa geografikoa zabalagoa da, Atikatik Ingalaterrako Bathera zabaldu baitziran. Berunezko xafla finak ziran, madarikazinoak zituen idatzita eta tolestu eta zulatu egiten ziran, gero hilobietan lurperatzeko edo lurpeko ur-lasterretan ixteko.

Dokumentu horreetan zer kontetan dan eta maitasun-sorginkeria horreek zelan egiten ziran jakiteko, jarduera honetara etorri behar da; hari esker, publikoak modu berezian ospatuko dau egun berezi hau.

Parte hartzeko, dobako online sarrerea eskuratu behar da museoaren webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu