Ertibil 40: Consonni, Mikel Onandia eta Maider Lopez protagonista
2023-02-09 08:49 KultureaSeigarren topaketea zezeilaren 9an hasiko da.
Rekalde Aretoan hainbat artista belaunaldiren topaketak egiten dabiz eta, horrezaz gan, lantokia izango da zezeilaren erdialdera arte: Bertan, sortzen dabizen hamar artistak euren prozesu artistikoak in situ landu ahal izango ditue eta horren emoitzea aurkeztuko dabe zezeilaren 16an.
EHUko Arte Eder Fakultadeak Agiri kulturala ziurtagiria emongo deutse Ertibil 40 ekintzearen inguruan atondutako jardueretan parte hartzen dabenei. Programazio guztia hemen: www.salarekalde.bizkaia.eus
ERTIBIL Bizkaia ekimenak lau hamarkada bete ditu eta batzeko eta egunotan lurraldeko produkzino artistikoaren gainean hausnarketak egiteko lekua izango da.
ERTIBIL 40k bere seigarren dinamikea izango dau zezeilaren 9, Consonni, Mikel Onandia eta Maider Lópezen eskutik, bertaratzen diran personek berbaldi batean parte hartu ahal izango dabe, kritikearen eta artearen arteko hartu-emonak jorratuko ditue, hainbat komunikazino-kanaletan egiten diran argitalpenak azpimarratuko dira eta topaketan argitalpen horreek artisten lanaren garapenean izan leikien eragina aztertuko da. Topaketa honen ondoren performance bat egingo dau Pablo Martek. Kritikearen gaia bera oinarri hartuta, Pablok irakurketa performatikoa egingo dau, bisitariak Rekalde Aretoaren zirrikituetan sartuta.
Bizkaiko Foru Aldundiak atondutako Ertibil Bizkaia Ikus-arteen Erakusketeak 800 artelan inguru aztertu ditu, lau hamarkada honeetan lurralde osoan azaleratzen dabizej 500 artista baino gehiagoren lanak. 1983ko lehenengo edizinotik hona, Ertibil-ek beren sorkuntza-lana Bizkaian beharrean dabizen artista hasibarriak laguntzea eta bultzatzea dau helburua. Azken urteetan, Ertibil Bizkaia hara eta hona ibilteko abiapuntua da Rekalde Aretoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!