Portu Zaharreko 'Emakumeen Txokoa' etxea barriztetako obrak hasi dira
2023-02-07 13:03 KultureaEraikina 1890ean eregi eta 1948an Miguel Beascoa Arribi arkitektoak zaharbarritu eban.
Gaur martitzena, hilak 7, hasi dira Algortako Portu Zaharreko San Nikolas kaleko 23. zenbakian dagoan Emakumeen Txokoa izenez ezagututako udal-eraikinaren fatxadak birgaitzeko eta barruko espazioa
egokitzeko lanak. Jarduketearen helburua da etxe horri prestazino ezin hobeak emotea etorkizunean bertan egin daitekezan jarduerei begira, bai eta eraikinaren mantentze-lanak eta hobekuntzea bilatzea be, etorkizunean narriadurak ebitetako.
Holan, eraikinaren fatxadak birgaitzea, arotzeriak ordezkatzea, balkoietako barandak konpontzea, hurbilen dagoan uri-inguruneko barandak aldatzea eta, eraikinaren barruan, trenkaden zati bat eraistea eta hormak isolamendu termikoz estaltzea lortu nahi da.
Obrak egiteko epea 5 hilebetekoa da eta aurrekontua 188.946 eurokoa (BEZ barne).
Gogoratu 2021ean etxearen estalkia eta terrazea birgaitzeko lanak egin zirala.
2022an, eraikinaren fatxadetako batean dagoan Begoñako Ama Birjinearen irudiaren zaharbarritze zientifikoa egin ebela, oso hondatuta baitzegoan.
Eraikina 1890ean eregi eben eta 1948an Miguel Beascoa Arribi arkitektoak zaharbarritu eban. Babestua dago, Algortako Portu Zaharreko urigune historikoa osotzen dauen multzoaren parte baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!