Komisariotzearen Nazinoarteko Sinposioa Bilbon

Bizkaie! 2023-02-07 10:56   Kulturea

Arantza Santestebanek Narratiba militante lekualdatuak: Zalantzea besarkatzea leku politiko lez gaia jorratuko dau.

Bosgarren eta azken edizino honetan 2007-2017 hamarkadako kasuak aztertu eta erakusketearen etorkizuna irudikatzeko ariketa kolektibo lez aurkeztuko da.

Danetara, zazpi hizlarik parte hartuko dabe: McKenzie Wark, Sagal Farah, Arantza Santesteban, Anik Fournier, Azar Mahmoudian, Graeme Thomson eta Silvia Maglioni.

Azkuna Zentroak eta Bulegoa z/b-k, Arte eta Ezagutza Bulegoak, Erakusketearen Saioa (1977-2017), bosgarren eta azken topaketea atondu dabe.

Helburua da 1977 eta 2017 artean izandako erakusketa zehatzak aztertzea. Erakusketa horreek hainbat topaketaren bidez atondu ziran eta, besteak beste, artistek, arte historialariek, komisarioek, kritikariek edo saiakerek parte hartu eben.

Programea

Zezeilak 8, eguaztena

11:30 Komunikazinoak.

16:00 Aurkezpena.

16:30 McKenzie: Wark The Cis Gaze and its Others.

17:30 Sagal Farah FESTAC ‘77.

18:30 Arantza Santesteban: Narratiba militante lekualdatuak: Zalantzea besarkatzea leku politiko lez.

19:30 Alkarrizketea.

Zezeilak 9

16:00 Aurkezpena.

16:30h Anik Fournier: If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution.

17:30 Azar Mahmoudian Becoming Ground, Palm of the Hand and Foam.

18:30 Graeme Thomson + Silvia Maglioni Dark Matter Cinema Tarot: A Nocturnal Committee in Bilbao.

19:30 Alkarrizketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu