Jazo ez diran errealidade posibleak aztergai Bilbon
2023-02-06 09:51 KultureaZezeilaren 8an izango da hitzordua Bira Kulturgunean.
Eta hamar urtez konfinauta egon izan bagina, zelan aldatuko ziran gure uriak? Eta gure bizimodua? Galdera horreei erantzuna emoten ahaleginduko dira Ula Iuretagoiena eta Beñat Saratxaga, zezeilaren 8an, Bilboko Bira Kulturgunean egingo dan Errealidadearen agertokian izeneko berbaldian.
Maiatzean Euskal Herriko kaleko arteen jaialdi nagusietara helduko dan Asfaltoaren azpian, euria kale ikuskizuna sortzeko Piszifaktoria Ideien Laborategia egiten dabilen ikerketa prozesu komunitarioaren parte da barriketaldi hau. Gure uriek gure bizimodua zelan baldintzatzen daben aztertzea dau helburu ikerketeak, fikzinoan oinarrituta.
Bilboko ikerketa-lanari amaierea emoteko, jazo ez diran errealidade posibleez hausnartzeko barriketaldi berezi bat atondu dabe, euskeraz eta doban. Bertan izango dira Ula Iruretagoiena, EHUko Arkitektura Eskolako ikerlaria eta irakaslea eta Beñat Saratxaga, arkitektoa eta Bilboko Behark arkitektura estudioaren sortzailea. Amaia Garate eszenografo eta arkitektoarena izango da barriketaldia gidatzeko ardurea.
Bilbon ekin deutso Piszifaktoriak artea eta zientzia buztartzen dituan ikerketa prozesu honi, uriko hainbat bizilagun tartean dirala eta ondoren Gasteiz, Hendaia edo Antsoainera be joango dira Piszifaktoriako kideak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!