'80ko urteak' gaia 2023ko Bilboko Aratusteetan

Bizkaie! 2023-02-03 12:47   Kulturea

Txikigunea aurten Plaza Barrian egongo da.

Zezeilaren 16tik 23ra egingo diran Bilboko Aratusteen programazioa aurkeztu du gaur Bilboko Jai Batzorde mistoak, Itsasmuseum-en egindako prentsaurrekoan. Batzordearen izenean egin dabe berba Batzordearen Lehendakari Itziar Urtasun zinegotzia eta Ioritz Varona Bilboko Konparsak Federazinoko ordezkaria. 80ko urteak aukeratu ditue gaitzat, zabal hartuta nork bere gustoko personaia, filma, erropea eta gaia aukeratuta.

Aurtengo aldaketarik behinenak ondokoak dira: Aratuste Zapatuko Mozorro Lehiaketea txanda bitan egingo da, banakakoak eguerdian eta arratsaldean taldekakoak; indaba eta torrada lehiaketa gastronomikoak Aratuste Domekan egingo dira eta, Zabalgune Plazan egoten zan txikigunea aurten Plaza Barrira eroango da.

Aratusteen ikonoak diran Farolin eta Zaranbolas personaien rola indartu nahi dau aurten Jai Batzordeak, Aratuste Eguenean egongo dan igazko eta aurtengoen arteko maskara-trukea zein barikuko atxiloketa eta ostean Plaza Barrian izango dan epaiketea nabarmenduz. Aurten rol horreetan ibiliko diran Ylenia Baglieto eta Lander Otaolagaz barre algarak urrundik entzungo dira.

Gure arbasoentzat aratusteek eben esangura magikoa gogoratuz hasi dute agerraldia Jai Batzordeko kideek eta aratusten konjuruak abuztuan Aste Nagusiaren indarra ekarri daiala opatuz amaiatu dabe.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu