Gaztelugatxerako sarbideak zabaldu ditue barriro, Ermu-Lurgorri tartea izan ezik

Bizkaie! 2023-02-03 10:56   Kulturea

Egunotan izandako eurite gogorren ondorioz kalteak izan dira bertan.

Zarratuta geratuko dan zatiak kalteak izan ditu egunotako euri-zaparraden ondoriozko lur-jausiakaitik eta, beraz, tarte hori ikuskatuko da barriro zabaldu aurretik hartu beharreko neurriak zehazteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko Doni Enerako sarbideak zabaldu ditu barriro, Ermu eta Lurgorri arteko tartea izan ezik, izan be, egunotan izandako eurite gogorren ondorioz izandako kalteak eragin ditue bertan.

Foru-erakundeak ezarritako segurtasun-protokoloari jarraituz inguru horren kontrola egiten daben geologiako eta injinerutzakoko adituek zehaztu dabee, prezipitazino handiko egunen ondoren egindako lur-analisiaren bidez, eremu osoan ibili daitekeela, aitatutako tartean izan ezik. Ibilbidearen zati hori barriro aztertuko da, jentearentzat edegi aurretik hartu beharreko neurriak zehazteko eta etorkizunean jazo leitekezan lur-mobimentuak ebitetako.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu