II. Deustualdeko Klown Jaialdia zezeilaren 9tik martiaren 3ra
2023-02-02 09:20 KultureaEdozeinentzako zortzi umore-ikuskizun eskainiko ditue.
Deustuko eta San Ignazio – Ibarrekolandako udaltegietan egingo da eta sartzea librea izango da lekua bete arte.
Programa honen helburua da clowna mueta guztietako publikoari hurreratzea eta Euskadin tradizino handia dauen diziplina horri balioa emotea. Bigarren edizino honetan parte hartzen daben konpainia guztiek ibilbide luzea dabe Klown antzerkian.
Bilboko Udalaren ekinbidez, jarduera guztiak doban izango dira, pailazoen artea, edade guztietako personei hurreratzeko helburuari eutsiz. Euskadin konpainia askok egiten dute lan eszenikoa umorea ardatz hartuta, ume, gazte zein nagusientzako.
Aurten, zortzi proposamen izango dira lau euskal konpainiaren eskutik (Zirika Zirkus konpainiaren Berrerabizi-gaz - zezeilak 10 - eta Pantxika, Alter ego-rekin –mariak 2 -; Bapatean Zirkoren Adabaki-gaz –zezeilak 17 -; Ganso & Cía konpainiaren Panoli Kabareta –zezeilak 24 -; eta Trokolo Teatroren Txus & Txu ikuskizuna –martiak 3 -). Horreekaz batera, estaduko hiru konpainia izango dira: Andaluziatik, Malaje Solo konpainia etorriko da, Cave Canem? ikuskizunagaz – zezeilak 9 -; eta Valentziatik, CÍA María Andrés konpaina, Frágil ikuskizunagaz –zezeilak 16 - eta Kancaneo Teatro Ovolucionando-gaz– zezeilak 23 -.
Deustualdeko Klown Jaialdian ditugun konpainia guztiak ibilbide luzekoak dira klown antzerkian eta euren proposamenak maila handikoak dira. Ohore handia da guretzat hemen izatea eta euren lana Bilboko publikoagaz konpartidutea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!