Ondarroako saregileen horma-irudia, munduko hirugarrena
2023-02-01 10:42 KultureaHerbehereetako Tilburg urikoak irabazi dau.
Kaleko horma-irudi edo mural handiez arduratzen dan Street Art Cities alkartea aurtengo onena aukeratzen ibili da eta, botoa emoteko epea amaituta, badakigu irabazleak zeintzuk diran. Azken finalisten artean Euskal Herriko hiru lekutako horma-irudiak egon dira tartean, eta Ondarroakoa hirugarren lekuan geratu da.
Lian artista kataluniarrak egin dau Ondarroako horma-irudia. Saregileen omenezko obrea da, herriko bizimoduan eta ekonomian funtsezkoa izan dan ofizio hori gogoratzeko eta autortze kalean dabizan guztien bistan ipinteagaitik. Zuri-baltzezkoak dira irudiko elementuak, kolore biziko sareak izan ezik.
Aukeratuen artean, 30 herrialdetako 95 uritako horma-irudiek hartu dabe parte aurtengo edizinoan. Lehenengo hamarren artean sartu ziran Ondarroakoa eta baita Tutera eta Pasaiako beste bi be. Irabazle nagusiaren saria Herbehereetako Tilburg urian Studio Giftig-ek egindakoak irabazi dau. Buenos Aireseko bat izan da bigarren.
Slim Safont kataluniarrak eta Wedo Goas galiziarrak Tuteran egindako muralak seigarren lekuagaz konformau behar izan dau. Nextor Otaño, Nexgraff, gipuzkoarrak Pasaian marraztutakoa, ostera, hamargarren izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!