II. Bilbao Blues Festival garagarrilean egingo dabe

Bizkaie! 2023-02-01 08:40   Musikea

Arenala izango da ospakizunaren erdigunea.

Igazko proba pilotuak giro ona eta jente ugari erakarri zituanez, Bilboko Udalak erabagi dau bigarren aldiz egitea Bilbao Blues Festival garagarrilaren 28tik 30era. Arenala erdigune dala, uriko kaleak eta plazak musikaz beteko ditue artistek hiru egunez, edade ets guztu guztietako gustuak asetzeko moduko errepertorioagaz, blues zuztarrei uko egin barik.

Xabier Ochandiano zinegotziak adierazo dauenez, BBK Live eta Aste Nagusiaren ostean, igazko udan proba pilotua egin genduan uria musika onez eta kalitatezkoz beteteko. Lehenengo aldia onaizan zanez, bigarrena atontzeari ekin deutse. Aurten barriro bueltauko gara, indar handiagoz.

Carlos Mallesek, lehiaketearen zuzendariak, ilusinoz ganezka dagozaka aitatu dau. Publikoak bluesaren munduko erreferente handiez gozau ahal izango dau, baita beste jarduera batzuez be. Ziur gagoz garagarrilean Bilbo bluesaren jai handia bihurtuko dana.

Bigarren edizinoaren kartelak emakumeen ekarpena eta Bilbon tipikoa dan karolina pastela agertzen ditu. Sergio Perez Berasategik zuzendutako Moriskette estudioak sortu dau, lehenengo edizinoko ikurra diseinau eban berberak.

Hasieratik argi izan genduan aurreko edizinokoagaz koherentea izan behar zala aurtengo kartela, baina, aldi berean, bereizgarria, dino Pérez Berasategik. Horrek guztiak, erakundeak bardintasunaren alde beti adierazo dauen konpromisoagaz batera, oraingoan emakume bat protagonista bihurtzera eroan gaitu.

Iaz 65.000 lagunek baino gehiagok gozau, abestu eta jantzan egin eben Bilbao Blues Festivalen. Besteak beste, Bob Stroger eta Chicago All Stars, Shemekia Copeland, Alejo Stivel, Ronnie Baker Brooks, Dana Fuchs, Fantastic Negrito, Wax & Boogie feat Drew Davies, Noa & The Hell Drinkers, Blues Triumvirate, Flamingo Tours, Travellin' Brothers eta Micky & The Buzz egon ziran oholtzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu