Zirkozaurreko Haztegia Egonaldietako deia zabaldu dabe

Bizkaie! 2023-01-31 10:36   Kulturea

Zezeilaren 26ra arte emon daiteke izena.

Zirkuaren inguruan beharrean dabizan profesionalentzako Haztegia Egonaldi Artistikoak egingo ditu Bilboko Zirkozaurre guneak. Euskal Herriko zein Espainiako konpainiek hartu leikie parte, proiektu artistikoren bat sortzen badabiz.

Helburu bi ditu egonaldiak. Batetik, artista profesionalek izaten daben laguntzinoa eta aholkularitzea hobetzea eta Euskadin bertan sorkuntzarako espazioa eskaintzea; bestetik, babesa eta aholkua emotea plataforma digitalen eta IKT zerbitzuen kontura.

Eskariak zezeilaren 26ra arte egin ahal izango ditue interesdunek. Posta elektroniko bidez egin behar da prozesua, produccion@zirkozaurre.com helbidean.

Zirkozaurreko kideek erabagiko dabe egonaldian ze konpainiak hartuko daben parte, eta ebatzia martiaren 20an jakingo dogu. Egoitzea noiz egin konpainiaren eta Zirkozaurreren artean adostuko dabe eta batzarrak egingo ditue beharrizan teknikoak eta logistikoak zehazteko.

Haztegia Zirkozaurreren sorkuntza proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Arte Eszenikoen eta Musikearen Institutu Nazionalak (INAEM) eta Eusko Jaurlaritzeak diruz lagundua. Haztegi horren parte dira konpainientzako egonaldi artistikoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu