UNICEFek eta Euskadiko ikastetxeek Bakearen eta indarkeria-ezaren eskola egunagaz bat egin dabe

Bizkaie! 2023-01-30 11:14   Kulturea

Zoritxarrez, munduko gatazka armatuetan bizi diran umeen egoerea oso bestelakoa da.

Hezkuntza arloan tolerantziaren eta giza eskubideen errespetuaren gainean arretea jartzen dau urtarrilaren 30eko ospakizun honek; Mahatma Gandhi (India. 1869-1948) bakezale ospetsuaren heriotzearen urteurrena ospatzen da eta ikastetxeek jatorria eta pentsakerea edozein izan da be personen arteko bakearen eta alkar ulertzearen aldeko konpromisoa hartzen dabe.

Umeen eta nerabeen garapenerako ingurune fisiko eta hartu-emonen gaineko jokera garrantzitsua da eskolea eta euren munduaren ikuspegia eregiterakoan oinarrizko zeregina hartzen dau, izan be, bakearen eta indarkeriarik bako mundua sortzeko tresnak jarten ditu ikasleen esku.

Gainera, Umeak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteari buruzko 8/2021 Lege Organikoaren onarpenak aukera gehiago ekarri ditu ikastetxeetan jaso daitekeen mueta askotariko indarkeriari aurre egiteko, besteak beste, ongizatearen eta babesaren koordinatzaile profesional bat izatearen beharra ezartzen dau legeak ikastetxe bakotxean, umeen eta nerabeen babes integrala bermatzeko helburuari eutsiz.

Indarkeriarik Eza eta Bakearen Eguna ospatzeko UNICEFen klabea da ikastetxeen eta irakasleen eskura jartea Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioan oinarritutako mueta guztietako jarduerak. Giza eskubideen nazinoarteko akordiorik garrantzitsuena da Umeen Eskubideei buruzko Konbentzinoa. Jarduera horreen artean dagoz ondokoak: Gatazkak modu baketsuan konpontzea sustatzen daben ariketak, bakearen sinboloak ezagutzera emoten dituenak, gure inguruko indarkeria-arazoei konponbideak emoteko klabeak; edo eskolako espazio seguruak identifiketan laguntzeko prozedurak.

Informazino osoa hemen

Ariketa horreek guztiek hizkuntza, komunikazino eta gizarte-arloko oinarrizko gaitasunen lanketea bultzatzen dabe, eta umeen oinarrizko eskubideetan dagoz, besteak beste, parte-hartzea eta adierazpen-askatasuna. Eskolak eta ikastetxeak ingurune seguruak izan beharko litzatekez, hau da, umeek eta nerabeek ikasi, olgau, hartu-emonak izan eta euren inguruneko arriskuetatik libre garatu daitekezan inguruneak. Baina, zoritxarrez, munduko gatazka armatuetan bizi diran umeen egoerea oso bestelakoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu