Hiru Feroz Sari irabazi ditu 'Cinco lobitos'-ek

Bizkaie! 2023-01-30 07:50   Kulturea

Patricia Lopez Arnaiz be irabazleen artean dago.

Alauda Ruiz de Azua, Feroz Saria irabazi barri (argazkia: Feroz) | Ikusi handiago | Argazki originala

2023ko Feroz Sariak emoteko galan ondo banatuta egon ziran kategoria guztietako sariak, hiru baino gehiago ez zituan pelikula batek baino gehiagok irabazi. Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren Cinco lobitos izan zan hiru Feroz eskuratu zituanetako bat. Goya Sarien atarian, faboritoen artean dago, beraz.

Ruiz de Azuak berak gidoirik onenaren DAMA Saria irabazi eban. Cinco lobitos-en beste sari biak aktoreentzat izan ziran: Aktore nagusirik onenarena Laia Costari eta bigarren mailako onenarena Susi Sanchezi.

Galako beste protagonistea As bestas galiziarra izan zan, beste hiru Feroz irabazita, tartean pelikula dramatikorik onenarena. Komediarik onena Competencia oficial izan zan eta zuzendaririk onena, Carla Simón (Alcarràs).

Telesailen atalean, La Ruta eta No me gusta conducir nabarmendu ziran. Telesail dramatiko eta umorezko onenen sariak irabazi zituen, hurranez hurran. Aktore onenak be lan biotako protagonistentzat: Claudia Salas (La ruta) eta Juan Diego Botto (No me gusta conducir).

Bigarren mailako aktoreen atalean, Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak irabazi eban Feroz Sarietako bat, Intimidad telesailean egindako lanagaitik. Bilbon kokatutako telesaila da hori. 

Zaragozan emon zituen 2023ko Feroz Sariak. Aurtengo film eta telesailak nabarmentzeaz gan, zinemagintzan ibilbide luzea egin dauen zuzendari bati omenaldia egiteko be aprobetxau eben galea. Pedro Almodovar ospetsuari Ohorezko Saria emon eutsen eta Espainiako zinemagintzeari egin deutsan ekarpena gogoratu eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu