Patxi Juaristi Azkuek irabazi dau III. Ilustrazino Zientifikoa Lehiaketea
2023-01-27 11:23 KultureaIlustrazino zientifiko klasikotik apur bat aldendu eta erabat amaitu bako marrazki bat aurkeztea erabagi neban.
Juaristik, UPV/EHUko Injinirutza Industrialeko ikasketak egin zituan Donostian eta Bilbon eta hamar urtez jardun dau lanean. Pasa dan udabarrian, Ilustrazino Zientifiko berezko masterraren barri izan eban eta lanean eszedentzia eskatu eta gero, irailean hasi zan graduondokoaren ikasketakaz.
Aurten, Plentziako Itsas Estazinoak (PiE-UPV/EHU) eta UPV/EHUko Ilustrazino Zientifikoa graduondoak atondutako lehiaketa horrek Itsaspeko fauna eta flora hartu dau gaitzat.
Marrazkiari jagokenez ondokoa adierazo dau irabazleak: Ilustrazino zientifiko klasikotik apur bat aldendu eta erabat amaitu bako marrazki bat aurkeztea erabagi neban, honelako marrazki bat egiteko dagoan lana biluzteko asmoz. Amaituta dagozan parteak, koloreztautakoak zeozelan, gouache teknika bidez egin dodaz. Bestalde, grafitoa erabili dot, gorpua marrazteko eta holan, irudia egiteko lehenengo landu behar dan bozetoa azalduz. Irudi nagusiaz aparte, beheko arrain multzoa, perfil irudia gauzatzeko eginiko bozetoz osotua dago. Ondoren edizino digitala erabili dot konposizinoa osotu eta fondoa koloreztatzeko, hau da, teknika mixtoa erabili dot amaierako irudia osotzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!