XI. Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia zezeileko eguenetan

Bizkaie! 2023-01-26 11:25   Kulturea

Lau pieza eszeniko eskainiko dira.

Umorea protagonista dala, Bilboko Udalak Errekalde auzora eroango dau antzerkia zezeileko eguenetan.

Lau hitzorduak, doban eta helduentzat diseinautakoak, auzoko Udaltegian izango dira 19:00retan.

Programearen XI. edizinoa zezeilaren 2an hasiko da eta Los Torreznos konpainiaren eskutik, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea dauen ekintza artea lantzen daben performer madrildarren eskutik. Konpainia oso ezaguna da eta ikuskizunean berbak, umorea eta absurdua dira ardatz. Lehen aldia da Bilbon proposamen eszeniko propio bat aurkezten dabela eta Las Cosas lanagaz egingo dabe, objektuen inportantzia txikia, personetatik kanpo eta personen barruan zelan bizi diran azalduz. Umorea eta kontraesana ardatz dituan pieza eszenikoa da, gauzen balioagaz olgetako eta gauzak eukiteko, gordeteko, pentsetako aukeratik ekinez.

Egunenean, hilarenk 9an, Pez Limbo izango da, kaleko eta aretoko arte eszenikoetan 15 urteko ibilbidea dauen Gasteizko konpainia. Errekaldera Bizkaian estreinaldi bategaz helduko dira: Marea Baja, euren azken lana, Lurralde Historikoan lehen aldiz ikusiko dana. Komedia honek existiduteko beharra jorratzen dau, kosmosaren eta lurraren artean, malenkoniaren eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean leku bat topetako beharraz.

Errekaldeko XI. Umorezko Antzerki Erakustaldiak hilaren 16an jarraituko dau Loida A. Gómez bilbotar eszena-sortzailearen Cerebro Metaforico lanagaz. Proposamen hau bere azken lana da, Errekaldera helduko da La Fundicion Aretoan eta BBK Off Jaialdian izan ondoren eta garun metaforikoa eta terapiako pentsamenduak ditu ardatz herpes baten ondoren,

Edizino honi agur esateko, zezeilaren 23an, Eneritz Artetxe (Dxusturi Teatroa) artista euskalduna izango da, Lakoste piezea erakusten; bakarrizketa hau ironiaz beteta hasten da eta jenteari personaia surrealista bat jarraitzera gonbidatzen dau, artisten bizimodua, arrarotasuna, familia estandarra, menopausiari buruzko hainbat konfidentzia eta gogoeta konpartiduten dituana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu